Euskaraldiaren 11koak aurkeztuko dituzte San Juan Ibarran, bihar
Euskaraldiaren 11 egun euskaraz ekimenean parte hartuko duten 30 taldeetako 11koak aurkeztuko dituzte bihar, 21:00etan, Gernika-Lumoko San Juan Ibarran. San Joan sua pizteagaz batera, euskararen sua pizteko bat egingo dute herriko eskola, enpresa, elka...
Martxoan aurkeztu zuten Gernika-Lumoko 11 egun euskaraz ekimenari lotutako dinamika, eta dagoeneko ekimena beste «etapa» batean dagoela adierazi dute arduradunek. Denetariko 11koak osatu dituzte herritarrek. Izan ere, irakaskuntzagaz loturiko zazpi talde osatu dituzte, eta lan munduko enpresekin zerikusia duten beste bederatzi. Sindikatu eta alderdi politikoek, aldiz, hiru talde sortu dituzte, eta herriko elkarteek hamar.
Horrela, 29 talde bete dituzte Gernika-Lumon, baina ezustekoz betetako 11ko bat ere aurkeztuko dute bihar.
Marisa Aldamizetxebarria udalerriko euskara zinegotziak, guztien «elkarlana» azpimarratu du: «Alde eta pentsamendu ezberdinetako talde, norbanako eta alderdi politikoak euskara bultzatzeko batu dira, bestelako interesik gabe». Euskara bultzatzea dela guztien asmoa esan du, eta 30 talde sortzea «esanguratsua» dela adierazi du.
Argazki erraldoia
Aurkezpenaren ostean, argazki erraldoia aterako dute, «herriko Euskaraldiaren zutabe sendoa ikusgai jartzeko». Hala, «Euskaraldiaren suari argitasuna eta indarra eman» nahi diote.