Karmen jaietako kartel lehiaketako sariak banatu ditu Jai Batzordeak. Lehen saria, 16 urtetik beherakoa, Ariane Sololuze Salaberriak irabazi du Bitxito izeneko lanagaz, eta bere kartela jaietako programaren azala izango da. Bigarren saria, 16 urtetik g...
Karmen jaietako kartel lehiaketako sariak banatu ditu Jai Batzordeak. Lehen saria, 16 urtetik beherakoa, Ariane Sololuze Salaberriak irabazi du
Bitxito izeneko lanagaz, eta bere kartela jaietako programaren azala izango da. Bigarren saria, 16 urtetik gorakoena, Amaia Ibarluzea Canalesentzat izan da,
Errespetuz gozatu lanagatik. Guztira, 28 lan aurkeztu dira: hamazortzi lan 16 urtetik beherakoen mailan, eta zortzi lan 16 urtetik gorakoen artean. Beste zazpi partaideren lanak ere agertuko dira egitarauan.