Illarramendik 2023ra arte luzatu du kontratua
Asier Illarramendi Realeko kapitain mutrikuarrak beste bi urterako luzatu du Realarekin zeukan kontratua; 2023ko ekainaren 30era arte ariko da talde txuri-urdinean. Illarramendik eta Realak atzo sinatu zuten akordioa, Anoetako bulegoetan. Sinatu orduko...
Asier Illarramendi Realeko kapitain mutrikuarrak beste bi urterako luzatu du Realarekin zeukan kontratua; 2023ko ekainaren 30era arte ariko da talde txuri-urdinean. Illarramendik eta Realak atzo sinatu zuten akordioa, Anoetako bulegoetan. Sinatu orduko, Illarramendik zoriontsu dela esan zuen. Eta kontratua luzatzea «sentitzen zuena eta nahi zuena» dela nabarmendu zuen.