Kale artearen ordua heldu da
Bihartik domekara bitartean ospatuko da Lekeition Nazioarteko 29. Kale Antzerki Jaialdia. 22 konpainien 28 ikuskizun eta tailer edukiko ditu aukeran publikoakBihartik domekara arte kale artez gainezka egongo da Lekeitio. Dantza, malabare, zirku, musika...
Bihartik domekara bitartean ospatuko da Lekeition Nazioarteko 29. Kale Antzerki Jaialdia. 22 konpainien 28 ikuskizun eta tailer edukiko ditu aukeran publikoak
Bihartik domekara arte kale artez gainezka egongo da Lekeitio. Dantza, malabare, zirku, musika, su ikuskizun eta umorez beteko ditu herriko plaza eta txokoak 29. Kalekak. Aurten, 450 lan proposamen baino gehiago jaso ditu Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak, eta horietatik guztietatik 22 konpainia aukeratu dituzte. Euskal Herriko beste herri batzuetatik, Kataluniatik, Madriletik, Estremaduratik, Alakantetik, Holandatik, Frantziatik, Danimarkatik eta Portugaletik etorritako artistak batuko dira Lekeition, ikusleei era guztietako zirrarak eragin asmoz.Miarritzeko Tetes de Mules taldearen ekitaldiak jarriko du abian egitaraua. Kalekaren antolatzaileek aurreratu dutenez, taldea buru-belarri dabil prestaketa lanetan, eta gaur eta bihar munstro eta gizaki bitxiez osatutako L’Entresort antzezlana eskainiko dute Eskolan. Helduentzako ekitaldia izan arren, 8-14 urte bitarteko haurrak heldu baten laguntzagaz joan daitezkeela azaldu dute.
Formakuntza saioak ere bai
Guztira, 28 ikuskizunez gozatzeko aukera edukiko dute ume, gazte eta helduek datozen egunetan. Sekzio ofizialak Matias Zanottiren Atuendos caprichosos izeneko jantzi eszenikoen erakusketa hartuko du, honen performance-agaz batera, bai eta ere Lucas Escobedo eta Lekittoko Deabruak konpainien proposamen ibiltariak eta Dikothomia Cia, Karl Stets, Godot, Baakai Katiuska, Estampades, Bilbobasso, Cia Nueveuno, Efecto R, Ganso y Cia, Hika Teatroa eta Barsantiren ikuskizunak.
Era berean, bi formakuntza saio landuko dira: Rui Paixaoren Estado Omnium laborategia eta Matias Zanottik Revestidos sorkuntza tailerra emango du.