Giro ederragaz hasi dituzte Santa Eufemi jaietako ospakizunak aulestiarrek
Goizetik hasi ziren mendizaleak Urregaraira igotzen autoz eta oinez. Bolatokia ume, gazte eta nagusien bilgune bihurtu zen. Ilarak egin zituzten zaldi txikietan ibili nahi zuten umeekUrteroko hitzorduari hutsik egin barik, goizean goizetik hasi zuten m...
Goizetik hasi ziren mendizaleak Urregaraira igotzen autoz eta oinez. Bolatokia ume, gazte eta nagusien bilgune bihurtu zen. Ilarak egin zituzten zaldi txikietan ibili nahi zuten umeek
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, goizean goizetik hasi zuten mendizaleek domekan Urregarai mendirako bidea. Batzuk autoan igo baziren ere, eguraldia lagun zela eta, asko izan ziren Lekoizen autoa utzita edo Aulestitik zein Markina-Xemein partetik oinez igo zirenak Santa Eufemi jaiak ospatzeko.Urtero modura, bolatokia bilgune bihurtu zen, eta ume, gaztetxo eta nagusiak ibili ziren bolarekin txirloak bota nahirik. Ilarak egin ziren bai eta ere, ondoko landan. Zaldi txikiak egon ziren zelaian gainean ibiltzeko, eta aukera aprobetxatu nahi zuenik ez zen falta izan.
Arratsaldean lehiatu zen urteroko txapel jaurtiketa. Ume eta gaztetxoak saiatu ziren lehenengo txapela ahal denik-eta urrunen botatzen, eta nagusien txanda ailegatu zen ondoren. Dantzarako parada ere egon zen egunez, bertan Santa Eufemin, Esteibar eta Obietagaz, eta iluntzean, Aulestiko plazan.
Santa Eufemiren eguna ospatuta, errepikapena gelditzen da oraindik. Barikuan rocka egongo da Aulestiko plazan eta domekan, zelaian batuko dira berriro aulestiarrak eta inguruko herrietakoak.