Arizmendiarrietari buruzko filma emango dute, urriaren 25ean
Markina-Xemeinen ere ikusi ahal izango da Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo film dokumentala. Kooperatiben Mahaia elkarteak (Azaro Fundazioaren ...
Mugimendu kooperatibista bultzatu zuen Arizmendiarrietaren bizitza eta obra irudikatzeko 40 elkarrizketa burutu zituen zuzendariak, eta ikus-entzunezko material ugari tartekatzeaz gain, animazioaz ere baliatu zen pasarteak azaltzeko. Filmerako soinu banda Kepa Junkerak konposatu zuen.
Sarrera doakoa izango da, eta auditorioaren lekuak mugatuak direla kontuan hartuta, izena ematea beharrezkoa izango da; Kooperatiben Mahaia elkartearen orrian, Azaro Fundazioaren webgunean edo 94-616 91 72 telefono zenbakira deituta. Izena emateko epea urriaren 24an bukatuko da, 10:00etan.