Mutrikuarrek Euskaraldiaren 11koa aurkeztuko dute bihar
Muxikako Ariatza auzoko eskolan formakuntza tailerra emango dute, gaur arratsaldean. Domekan, berriz, argazki erraldoia aterako dute Zubieta ErrotanEuskaraldiarekiko konpromisoak gehitzen doaz. Bihar, esaterako, Euskaraldiaren 11koa aurkeztuko dute Mut...
Muxikako Ariatza auzoko eskolan formakuntza tailerra emango dute, gaur arratsaldean. Domekan, berriz, argazki erraldoia aterako dute Zubieta Errotan
Euskaraldiarekiko konpromisoak gehitzen doaz. Bihar, esaterako, Euskaraldiaren 11koa aurkeztuko dute Mutrikun. Herritarrak 20:00etan elkartuko dira, Beheko Plazan.Hala, herritar bakoitzak hizki bat hartuko du, eta guztiak batuta, EUSKARALDIA hitza osatuko dute. «Batzuen eta besteen konpromisoak gure herrian eta Euskal Herri osoan euskararen erabilerari eremu berriak emateko balioko digu», adierazi dute ordezkariek.
Konpromiso bat edo bestea hartzeko informazioa izatea garrantzitsua da, eta jakitera eman dutenez, urriaren 20tik aurrera informazio mahaiak ipiniko dituzte.
Beste alde batetik, Muxikan, formakuntza tailerra emango dute gaur. Ariatzako Eskolan 19:00etan jarri dute ordua. Domekan, berriz, Muxikak, Ibarrurik eta Gorozikak Euskaraldiagaz bat egiten dutela adierazteko talde argazkia aterako dute. 12:30erako Zubieta Errotara bertaratzeko deialdia zabaldu dute, argazki erraldoian ahalik-eta herritar gehien batzeko asmoz.
Herenegun, berriz, Ondarroako Zubi Zahar herri ikastola aurrean egon zen informazioa jaso eta Euskaraldiarako izena emateko aukera.
Ahobizi eta Belarriprest
Hilabete bat geratzen da euskararen aldeko egitasmoa abiatzeko, eta bultzatzaileek gogorarazi dutenez, Ahobizi edo Belarriprest izan nahi dutenek Internet bidez izena eman ahal dute Euskaraldiaren webgune orokorrean: izenematea.euskaraldia.eus. Minutu gutxitan galdetegi erraza bete behar da; izen-abizenak, jaiotza data, udalerria, telefono zenbakia eta posta elektronikoa zehaztu behar dira.
Euskaraldiak irauten duen hamaika egun horietanazaroaren 23tik abenduaren 3ra, herritar batzuek Ahobizi bereizgarria jantziko dute paparrean. Horiek, lehen hitzetik hasita, elkarrizketa guztiak euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Beste batzuek Belarriprest bereizgarria jantziko dute; elkarrizketetan euskaraz edo gaztelaniaz egin arren, solaskideari euskaraz hasi eta amaitzeko aukera emateko konpromisoa hartuko dute.