Elizpe Rock jaialdian parte hartzeko aukera zabaldu dute antolatzaileek
2019ko apirilaren 13an ospatuko da Etxebarrian, Elizpe Rock musika jaialdia. Aurten ere eskualdeko musika estilo guztietako bakarlari eta taldeen plaza izatea nahi dute, eta nahi duen guztiak ateak zabalik dituela jakitera eman dute antolatzaileek.Hasi...
Hasita daude jaialdirako egitaraua prestatzen. 11:00etan hasiko dira akustikoekin, eta arratsaldeko kontzertuak amaitu arte musikaz beteta egongo dira agertokiak. Lea-Artibaiko hamazortzi taldek parte hartu zuten estreinako jaialdian, eta bigarrenerako ere horrenbeste batzea espero dute. Parte hartu nahi dutenek elizperock@gmail.com helbidera idatzi behar dute.