Janari bilketa egingo dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean
Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean janari bilketa egingo dute Markina-Xemeinen. Herriko Caritasek Elikagaien Bankuagaz ere badihardu lankidetzan, eta estreinako, Gabonei begirako bilketa bat egitea adostu dute.Markina-Xemeingo Caritaseko kideek azaldu...
Markina-Xemeingo Caritaseko kideek azaldu dutenez, Eroskiren bidez egingo da bilketa. Egun bi horietan establezimendu horretan erosten dutenek borondatea utzi ahalko dute, kutxazainari horrela adierazita. «Diru horregaz behar diren gauzak erosi ahalko dira premia dagoenean», jakinarazi dute.
Zehaztu dutenez, janari mota batzuk asko eta beste batzuk faltan egoten dira Elikagaien Bankuan, olioa, adibidez, eta premia hori asetzea da lortu nahi dutena.
Bestalde, kutxa batzuk ere jarriko dituzte, eta erosleek nahi dutenegaz poltsak bete eta kutxa horretan utzi ahalko dituzte. «Hiru edo lau boluntario egongo dira dendan, poltsak batu eta kutxak antolatzen joateko», zehaztu dute Caritasekoek. Lan horretarako boluntario bila ere badabil elkartea. «Ordubete edo bi orduko txandak antolatuko ditugu 09:00etan hasi eta 21:00ak arte». Boluntarioen lana antolatzeko batzarra deituko dutela aurreratu dute. Hala ere, laguntzeko prest daudenek 634 44 35 35 edota 615 70 00 08 telefono zenbakietara deitu dezakete.
Elikagaien Bankua eta Caritasen hartu emanari esker Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko 80 familiak jasoten dute janaria hilero.