Mutrikuko Pala txapelketaren finalerdiak bihar hasiko dira erabakitzen
Azkenetara ailegatzen ari da Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteak antolatzen duen pala txapelketa. Adierazi dutenez, bihar eta etzi 2. mailako lehen final-laurdenak jokatuko dituzte Miruaitz frontoian. Partidu guztiak 25 tantora jokatuko dituzte.Bi...
Bihar, 11:30ean, Gurrutxagaren eta Arrietaren aurka neurtuko dituzte indarrak Martinek eta Jonek. Domekan, 09:00etan, berriz, Ibanen eta Unain aurka ariko dira Heriz eta Santamaria. 10:00etan, azkenik, lekeitiarren aurkako dema ikusi ahal izango da. Goitiaren eta Enekoren aurka nor baino nor indartsuago ariko dira Lander eta Elordi.
Hurrengo eguenean, berriz, azken final-laurdenak jokatuko dira, 09:00etatik aurrera.