27-29 galdu du Gernika Rugby Taldeak Alcobendasen aurka
Gernika RTk 27-29 galdu zuen Urbietan Alcobendasen aurka. Partidua azken hatseraino ez zen erabaki madrildarren mesedetan.Neurketaren hasieran gernikarrak nagusi izan ziren, eta Joaquin Palisak egindako entsegu bat eta Ikerren zutoinetarako jaurtiketa ...
Neurketaren hasieran gernikarrak nagusi izan ziren, eta Joaquin Palisak egindako entsegu bat eta Ikerren zutoinetarako jaurtiketa batek 7-0ekoa jarri zuten markagailuan.
Jokaldi luze baten ostean, madrildarrek entsegua egitea lortu zuten, eta 10. minutuan, 7-7 jarri zuten markagailua. Minutu gutxira, Iker Olaetak berriz ere aurretik jarri zituen basurdeak. Baina partidua joan-etorrikoa bihurtu zen, eta halako jokaldi bat baliatu zuen Brad Linklater buru zela baloia ezkerraldera eraman eta trantsizio azkar baten bitartez beste marka bat egiteko; 10-12 jarri zuten beraien alde markagailua. Baina basurdeek ez zuten amore eman, eta kanporatze bat baliatu zuten neurketaren kontrola berriz ere hartu eta entsegua egiteko, markagailuan 15-12 aurreratuz.
Alcobendasek nagusitasuna erakutsi zuen berriz, eta nahiz eta gernikarrek atzeko lerroan lan ona egin, mele baten bidez entsegu marra igaro zuten kanpokoek, markagailua 15-19 irauliz. Bigarrenaren hasieran zigor kolpe bat gauzatu zuten kanpokoek, baina basurdeek ez zioten partidari aurpegia galdu. Morgan Reedyk entsegua egin zuen, baina Iker Olaetaren jaurtiketak zutoinean jo eta ez zuen punturik batu. Gernika geroz eta gehiago zen Urbietako zelaian, eta Facundo Epinalen entseguak eta osteko jaurtiketak bost puntu goitik jarri zuten: 27-22.
Gernikarrek bazekiten puntuak lotzea zein garrantzitsua zen, eta defentsa lanean sakondu zuten. Baina kanpokoek pare bat saiakera egin ostean, zigor entsegu bat gauzatu zuten, 71. minutuan 27-29koa jarriz markagailuan. Partidua iraultzen saiatu arren, ez zuten lortu, baina bi bonus lortu zituzten, erasokoa eta defentsakoa.