Bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak
Urtero modura, Gabonen atarian, bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak. Zeanuriko Abesbatza gonbiatu dute aurten ekitaldi berezira. Bihar 20:00etan abestuko dute abesbatza biek Mertzedeko elizan.Euskal kanta batzuk, erlijiozko kan...
Euskal kanta batzuk, erlijiozko kanturen bat, baina batez ere Gabonetako kantak abestuko dituztela aurreratu dute Xemein Abesbatzekoek ordubeteko emanaldian. Markina-Xemeingo abesbatzak abestuko du lehenengo, Zeanurikoak ondoren, eta biek batera amaituko dute Mila Milikua zuzendariak gidatuko duen kontzertua. Ā«Aurten bazkide berriak ere egin zaizkigu, eta eskerrak eman nahi dizkieguĀ».