Kimika tailerra (Markina-Xemein)
Kimikarin kimika tailerra egingo dute Uhagonen, abenduaren 26an, 27an eta 28an, 10:00etatik 14:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko umeen zientziarekiko jakin-mina pizteko helburuagaz egindako tailerra izango da. Izen ematea abenduaren 11tik 14ra egin beharko da udaletxeko Berton bulegoan edo 94-616 74 54 zenbakira deituz.