Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Aitor Barcena Larreategi: 'Gabonak Euskal Herrian'

2017/12/07
Bueltan ditugu jada Gabonak. Ospakizun hauek eraldaketa handia izan dute azken urte, hamarkada eta mendeetan. Eta eraldaketa hori, erantzun kultural, ekonomiko, politiko eta erlijioso jakin batzuengatik suertatu izan da. Azken finean, naturala den lez, ospakizun guztiek edo gehienek dute kutsadura hori eta denboran, gure gizarteak egiten duen bezala, moldatzen doaz. Azken urteetan eman den aldaketa, batez ere ekonomikoa izan dela uste dut. Gabonak gero eta arinago azaltzen dira gure kaleetan, telebistan… Iragarki edo produktu desberdinekin bonbardatzen gaituztelarik eta erosketak gero eta arinago egitera bultzatu nahi digutelarik. Honen adierazle dira azaro azkanetan Black Friday edota Ziber Monday moduan azaldu zaizkigun kontzeptu berriak, azarotik hasi eta Gabonak arte kontsumismora bultzatuz. Bigarren aldaketa nagusia 70. hamarkada amaieran heldu zen. Franco diktadorea hil eta gero, euskal kulturaren «birjaiotza» eman zen. Honekin batera, Olentzero, gaur ezagutzen dugun bezala, Euskal Herriko herri guztietara zabaltzen joan zen. 80ko hamarkadatik atzera, Errege Magoak soilik zirela euskal herriko umeei opariak ekartzearen arduradunak, nahiz eta, «Olentzero» askoz ere antzinakoagoa izan. Aitor BarcenaEsan bezala, euskal kulturaren «birjaiotza» horren barruan kokatzen dugu Olentzero eta zentzu honetan ekarpen ikaragarria egin zuten ikastolek, gure ohiturak, hizkuntza eta nortasuna lau haizeetara zabalduz. Leku askotan, ikastolak izan ziren Olentzero gure gizartean eta gure bizitzetan murgildu izan zutenak. Herri horien artean aurkitzen da Lekitto. Izan ere, Lekitton, ikastola izan da Olentzero abenduak 23ko gabean etortzearen erantzuleetako bat (leku gehienetan abenduak 24tik 25erako gabean ospatzen da). Garai hartan, irakasle gehienak kanpokoak zirenez, 24ko gabaren ordez, ospakizuna Gabonetako oporrak baino arinago egitea erabaki zen, maisu eta andereñoak haien etxeetara denboraz bueltatu zitezen. Gerora, ikastolak, udalak eta agente desberdinek abenduak 23an finkatzea erabaki zuten. Gaur egun, gaba horretan ospatzen jarraitzen dugu Lekitton, baina aldaketa nabarmen batzuekin: hasieran Olentzero Isuntzako hondartzaren sarreran erretzen zen andrazko bat zen, urte batean ikastolakoek egiten zuten panpin hori eta hurrengoan eskolakoek. Gerora pertsona fisiko bat izatera pasatu da, eta orain Mari Domingirekin batera ateratzen da kalera. Azkenik, Euskal Herriko Gabonetan bizi izan zen eraldaketa zaharrenaz ariko naiz. Zaharrena eta bortitzena ziurrenik. XVII. mendeko dokumentu desberdinetan aipatzen da Nafarroako herrietan «Olenzaro» edo «Onenzaro» zetorrela, aro berria zekarrelarik, neguko solstizioarekin batera naturaren eta eguzkiaren birjaiotza ospatuz. Beraz, Olentzeroren jatorri paganoa nabarmentzen dute autore desberdinek, haien artean Azkuek. Baina Nafarroa kristautu zutenean, kristauek egiten zuten moduan, herrialdeetako ohiturak desagerrarazi beharrean, haienak-propio bilakatzen zituzten, eta horregatik esaten da gaur egun, Jesusen jaiotza ospatzeko datorrela Olentzero. Gauzak horrela izanik, askotan galdetzen diot nire buruari: eta Anibal Barca Cartagoko jeneral ospetsuak ahal izan zuenean Erroma konkistatu izan balu? (K.a. 203) Erromatar inperioa ziurrenik ez zen hain urrun helduko eta erlijio katolikoa ez zen penintsulara hedatuko, agian musulmanak moduan ez genituzke Gabonak ospatuko, edota agian, gure antzinako ohitura propioak mantentzeko aukera izango genuen, Amalurraren eta eguzkiaren birjaiotza ospatuz. Edozein modutan ere, gaur egungo Gabonak gustuko ditugunontzat, aparteko momentua aurkezten zaigu, lagunekin eta familiagaz, alkarregaz egoteko, edota jai hauetan tradiziozkoa den intxaur-saltsa goxoa dastatzeko. Txikiekin batera, Lekittoko kalejiran Olentzero, Mari Domingi eta joaldunekin batera disfrutatzeko aukera izango dugu, edota Ondarrun, goizeko kalejiran parte hartu eta arratsaldean koroak zelan abesten duten entzuteko, edo Berritxun kalejira eta gero frontoian opariak umeei zelan banatzen zaizkien ikusteko eta Markinan Olentzero  eta Mari Domingi Akarregi menditik zelan jaisten diren ikusi ahalko ditugu besteak beste.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.