Lagun batzuekin sarritan hitzegiten dugu Euskal Herriaren hipotetiko Independentziari buruz. Denetariko iritziak azaltzen dira. Gehienok bat gatoz Euskal Herriaren Independentzia lortzea ona izango litzateketela geure bizi maila hobetzeko, baina beti agertzen da baten bat horrela ikusten ez duena. Batzuen eta besteen ideiak defenditzeko arrazoiak oso desberdinak dira.
Baditut lagunak, urte askoan Euskal Herritik urruti samar bizi direnak, Espainia barruan, eta beti gure kontrako informazioa entzun eta irakurri ondoren neurri baten «españolizatuta» daudenak. Beraiekin gai honi buruz hitzegitean, onartzen dute informazioak duen eragina. Denok entzun dugu, sasoi baten, Espainia aldean bildurrez zirela Euskal Herrira bisitan etortzeko. Espainiako komunikabideak Euskal Herriko gizartearen giroa oso beltz jartzen zuten, neurriz gainekoa gehienetan. Horrelako informazioak, konturatu gabe asko markatzen du gure pentsakera. Neuk ere badut nire esperientzia pertsonala.
Legeak dira agintariek daukaten arma indartsuena. Duela gutxi, egunkari baten agertu zen artikulu bat, Espainian lurralde batek independentzia lortzeko gainditu behar zituen legeak, praktikan, eskuraezina egiten zutena
Sasoi haietan Amerikako lurretan nengoen, eta bertako komunikabideak urte baten jaso ondoren, nire arduratxoa, kezkatxoa izan nuen itzultzean, nahiz eta une bateko kezka izan. Jasotzen dugun informazioaren morroi gara? Neurri handi baten bai. Zergatik batzuk Euskal Herriko Independentziaren aldekoak gara eta beste batzuk kontrakoak? Arrazoiak asko izan daitezke, baina, nagusiki geure bizitzan, txikitatik, etxetik hasita, batzuk eta besteak bizi izan dugun giroa geroko pentsakeran erabakigarria izaten da gehienetan. Hori da lehenengo oinarrizko informazioa, etxekoa eta horrek asko markatzen du. Guztiz objetiboa izatea oso zaila da, baina hori kontuan izanda, jasotzen dugun informazioa onartu aurretik hausnarketa egunero eta etengabe egitea beharturik gaude. Objetibitasun handienaz hitzeginda, ona izango litzateke Independentzia Euskal Herriarentzat? Lehenengo Independentzia hitzari buruz ados jarri beharko ginake. Gehiegi konplikatu gabe, lurralde bat, kasu honetan, Euskal Herria, bere burujabe izatea izango litzateke, ezagutzen ditugun Europako beste Estatuen erara. Ez gehiago, ez gutxiago. Borondate ona balego,ez litzateke hain konplikatua izango. Baina interes handiak dagoz tartean eta oztopo guztiak jarrita daude, bai Espainiaren aldetik, bai Frantziaren aldetik.
Herrien interesak alde batera utziz, jauntxoen interesak nagusitzen ziren. Beste aldetik, garai bateko gertaeren ondorioz sortutako Estatuak betirako dira? Ezin dira aldatu? Hori uste du jende askok. Geure kasura etorriz, askok Espainiako batasuna sakratutzat daukate. Agintariek, jendearen ezjakintasunaz baliatuz, ideia horiek indartzen saiatzen dira bere komunikabideen bitartez. Eta garbi dago beraien helburua lortzen dutela. Horrela pentsatzen dutenak Estatuan ia % 100 dira, Katalunian eta Euskadin izan ezik. Komunikabideez gain, agintariek beste bide bat, askoz ere indartsuagoa erabiltzen dute euren asmoak aurrera ateratzeko: legedia. Legeak dira daukaten arma indartsuena. Duela gutxi, egunkari baten agertu zen artikulu bat, Espainian lurralde batek independentzia lortzeko gainditu behar zituen legeak, praktikan, eskuraezina egiten zutena. Egunero entzuten ari gara agintarien ahotik, legea bete behar dela, demokratak izan behar garela. Egia da legeak bete behar direla, baina legeak alda daitezke eta aldatu behar dira herritarrek hala eskatzen badute. Beste aldetik, beldurra sartzen saiatzen dira. Herri txikia izanez, Estatu batek dauzkan eskakizunei aurre egitea ezinezkoa izango balitz bezala. Ideia hau jendearen artean barru-barruan sartuta dago. Baina ideia okerra da. Alderantziz, Europan, Estatu txikiak duten bizi-maila handienetan baino hobea da. Ekonomikoki, gaur egun, Euskadik Espainiak baino bizi maila hobea badauka, zer esanik ez, independentzia, izango balu.