“Bat
batean galduta aurkitu nuen neure burua. Hala ere, Armandek beti ni entzuten ninduela argi neukan; berak denek gu entzutea nahiko genukeen eran entzuten ninduen, nik esaten nuen guztiaz gogoeta bat egingo balu bezala. Ez zuen egiten nuen eten txikiena bereganatzen, edo ulertzen zuen lehen gauza berretsi nahi izaten, ezta modu konpultsibo batetan eztabaidatzen; ez zuen elkarrizketa oztopatzen duten gauza horietako bat ere egiten” (
Entrevista con el vampiro, 283-4 orrialdea.)
Egunean edukitzen ditugun elkarrizketa guztiak ez zaizkigu esanguratsuak egiten. Esanahi eta zentzu berriak sortzen dituzten hizketaldiak bestelakoengandik nabarmentzeko elkarrizketa elkarrizketatzaileak izena aukeratu da.
Elkarrizketa elkarrizketatzaile bat monologoz osoturiko elkarrizketa batekin alderatu dezakegu. Honelakoetan parte hartzaile bakoitzak bere pentsamenduak aurkezten ditu, bestearenak entzun, hartu, aztertu, landu eta ulertu gabe… Guzti hau egiteko intentzioa ere izan gabe. Asko gustatzen zait, era honetako hizketaldiak elkar ukitzen ez duten bi eraikinen metaforarekin azaltzea.
Elkarrizketa elkarrizketatzailea zerbait transmititu eta irakasteko izan ohi ditugun hizketaldietatik ere desberdindu behar ditugu, non besteak guk esaten duguna onartzea edo deusezta espero dugun.
Aipatutako elkarrizketak, aldiz, ondoko ezaugarriak izan ohi dituzte, besteak beste:
- Elkarrizketa bat elkarrizketatzailea izan dadin elkarrizketarako espazioa egon behar da. Hau da, parte hartzaile bakoitzaren pentsamenduek ideia, sinesmen eta iritzi desberdinak kontutan hartzeko gai izan behar dira.
- Elkarrizketa elkarrizketatzailea izateak, batera hizketaldian lantzen ari dena ulertu eta inguruan bateratutako zentzu desberdinak garatzea dakar. Horrela bada, sortzen doazen esanahiak ezin daitezke aurreikusi. Eraikitzen diren ondorioak, hortaz, ez dira elekan dagoen pertsona baten arrazoikeriaren menpekoak (otsailaren 9ko zutabea gogoratuz).
- Honek, zera ekartzen du: elkarrizketan murgiltzen direnak, gainerako parte hartzaileen ekarpenak irekitasunez hartzea; hauek norberaren sinesmenak ukitzen eta eraldatzen uztea. Guzti hau ez da posible bestearekin elkarrizketatzen garen bitartean gure barne elkarrizketak mantentzen ez baditugu.
- Elkarrizketa elkarrizketatzaileak batera egindako ulermen emozionala bilatzen du, ez bakarrik arrazionala.
- Mugagabea da, edozein enuntziatu dagoeneko existitzen diren edo lantzen ari diren beste hainbat enuntziaturekin elkartu daitekeelako.
- Gizabanakoen topaketa bat da euren munduak ulertu eta berregiteko.
Honekin guztiarekin elkarrizketa elkarrizketatzaileek poesia sozialaren zentzuan esanahi berriak sortzera garamatzate. Gauzak beste era batera ikustea posible egiten dute.