Joan zan astien sartu giñen udazkenien. Arboletan nabari da naturak hartu dabezela gorri-marroi tonalidadeko pintzelak eta hasi dala han-hemenka, hostoak margotzen, bistarako horren atsegin eiten jakuzan kuadro horrek sortu arte. Haiziek be, udan ez ebazan joan-etorrixek eiten deuz… Hego haizie hasi da nabaritzen udan nabaritzen ez gendun forman eta eguraldixe, udazkenien horren ohiko daben zorakerixe eta aurretiz jakin ezin ez hori hartzen doa.
Ohartzerako joan jaku udie. San Miguelatan murgildute gagozan sasoi honetan, eta San Faustoak eta Urriko Azken Astelehena, udako zikloa agurtu gura ez daben horren fetxa señalatuek, kale izkiñako kantoien ageri dire, zelatan dauen umieri moduen, flekilloko uliek ikusten jakez eta.
Baña horren aurretik, Gerniken ohiturie bihurtu dan eta inderra hartzen doan moduen, Euskal jaixe ospatzie toketan jaku. Danok gure euskalduntasune aldarrikatuz, baserritar arropaz jantzi eta kalera urtetan dan egun hori.
Jantzi esan dot, baña, ez al gara disfrezetan? Ze… parkatuko dauztazue baña Gernike gero eta pijoaua eta hiritarraua bihurtzen dabilelakoa dekot. Bale! Ulertzen eta onartzen dot! Baserriko bizixe, zoritxarrien eta iñok ez badeu zeuzer eszepzionala eitzen, desagertzera kondenatute dau. Idixek, astoak… laster zoologikoatan bakarrik ikusiko doguz. Abarkak, txapelak, kodaina eta eskuberak… Danak, museoetako hormatan edo apalatan baño ez doguz topeuko laster.
Susmoa dekot, jatorrixe baserri baten dekogunok baño ez dekogule horren hutsunie. Horrek baño ez garela konturatzen zer gabizen galtzen eta desagerten izten. Handikeri, aberastasun-gure, bizi-errezau bat guriek, nora garoazan. Egixe da, baserriko bizimodue oso sakrifikaue dala. Oso. Beti dau zeuzer eiteko: ortue, kortie, bedarra…
Nik gogoratzen dot, Muxiken bizi gintzezanien, goizien oilotegire bajatu eta erraun barri egoazan arraultza batzuk hartu eta horrek tortilla baten gozaltziek ekarren plazerra. Edo orture bajatu eta tomatiek landaratik hartu eta letxugie solorik eta horrek ezin freskoau jatie ze gozagarri zan. Hori zenbatek ezagutzen dabe? Txarrixek irantzi, ardixek mutildu,behixek eskuz eratzi, zaldixeri txarrantzie paseu…
Horregaitzik, disfrazeu zaitzeze zuen «baserritar» erropa karuz eta segidu eizue bixerko egune ezjakintasunetik gozatzen, juergarako aitzaki moduen biziz… edo bestela, aukerie dekozuenien, joan zaitzeze agroturismo batera. Baña ez oiñ ikusten diren lujozko agroturismo horretara, baserriko bizixe zer dan erakuste daben beste eta ez horren ugarixetara baño. Orduen, igual, baserritar jantzi karu eta dotore horren jatorrixe, beste arropa zikin eta zahar batzutan oinarritzen dala konturatuko zarie!