Atzo gabaz, lanetik urten eta segiduen bueltau nintzen etxera, ordenagailu eurrien ipiñi eta buruek zer emongo, hori pantailan islatu gurien. Baña egun gogorra euki neban eta etxeratzien ogera sartu eta «deskonecting moment» bat eiteko kapaz baño ez nintzen izen.
Geur, arratsaldeko turnoa dekogun aldiro eiten dogun legez, lankide batzuk eta nik zerbeza batzuk hartzeko hitzordue jarrite geunkon lantegi eurreko tabernan. Zutabie idazteke neukola jakinde, nire zalantzak euki dodaz joan ala ez joan, baña azkenien zeozerk joateko hautue eitera bultzatu nau. Eta benetan diñot erabaki zuzena izen dala.
Arratsalde gogor baten ostien, dekogu in-pass bat eiteko eskubidie. Geurko ez da atzokoa bezain gogorra izen baña… Tropel ederra batu gara. Eta hor etorri da hara joatieri zentzue emon dautzon pertsonie. Bai, geur berataz berba eingo dautzuet. Danok dekogu holako ezagunen bat eta. Bere bizixeri buruzko istorioak kontetan hasi eta gure arratsalde illune ahaztarazten dauzkuna. Emoten eban tabernarixe eta bera konpintseta egoazala historixek kontetako orduen. Tabernarixek danak jakingo baebazan moduen. Baña gero gutako edonok baño barre gehixau eiten eban kabroiek. Eta hor hasi da bi seme dekozela kontetan…batari «el listo» deitzen eutzon. «Es mas raro…» Historia del Arte ikasi gure dabela… ta Egiptologia… ta dragoieri buruzko liburuek irakurtzen dabezela… Orduen kargutu gara zegaitzik dan «el listo». «El listo de el quiere seguir viviendo en casa hasta los 50», esan deu eta danok barre algaraka lehertu gara.
Edo geur lanien lankidiekaz apostuek eiten ibili dala… batzukaz ugerrien. Esan behar da apostuen parte hartuko dabenak, batak egunero eiten dabela igerilekure txangoa eta ez dala nire moduko ugerlari torpie. Eta bestiek… bestiek duatloiek eta triatloiek eiten dabezela eta ugerrien ondo konpontzen dala. Beren apostureko justifikaziñoak halanbe, gugan barriro sortu deuz barre algarak. Bera hondartzaine izen dala esan dabenien eta Euskal Herriko txapeldun ugerrien. «Hori bai, oiñ 105 kilo dekodaz. Oiñ nire tripiek lurre ikutzen deu ugerrien nabilenien».
Atsegin dot holako jentie. Gure eta ingurukoen arreta bereganatzen daben jentie, baña beren helburue erakarpen puntu izetie ez dekona. Naturaltasunez kontetan dabezana geuzek. Horregaitik, geur, naturaltasuneri dei egin gura dautzat. Holako jentieri omen. Gutako askon bizixek alaitzen dabezan jente modu hori. Biba zuek benetan! Eskerrik asko zuen rareza horrek gure egunerokoan parte egitearren.