Margaritekaz maitasunen jolas horretan (maite nau, ez nau maite) egiten dogun eran joan naz neu be egutegixeri opor egunek eranzten. Lekuten geratu dire maiatz erdialdera hasten eta udako denboraldixeri hasikerie emoten deutzen Ajangizko jaixek. San Migelak ate joka, udie joan dala abisu eiten deuzkue. Oiñ ez deu balixo «egune iluntzen danien erretireko naz» horrek, ohartzerako gaba baltzak bere menien hartu gaituelako.
Kalietan be nabari da oporretan gagozan pribilejiatuek gitxi garela. Iluntze aldera ez da umerik ageri, eta gurasorik be ez, poteoko ohiturie mantentzen edo errelebo arraroak deukiezan horrek salbu.
Ohartu barik badabiz danak betikoan… «-Zelan udie?», «-Ba badakizu, betiko moduen baña lekuten geratu da ja!»… Egun bi lanien eta ezer ez dala aldatu ohartzen gara. Bagabiz barriro egutegixeri begire, ia noz datorren hurrungo zubixe edo hurrungo jai egune. Eta holanik helduko dire gabonak be. «-Lekuten dauz ondiño gizona!!!» esango deu baten batek, baña udie igaro jakun belozidade bardiñien joango jakuz honek egunek be eta arrazoi emongo deust hori diñonak, familia giroan kanpaiek entzunez mahatsak iruntzi eziñik dabillenien.
Eta urtie doan belozidade bardiñien doaz urtiek be. Atzo izen zala emoten deu twenty-xen taldera sartu nintzen sasoie eta oiñ kuarentoien taldera sartzeko ze gitxi falta jaten disimuloz begiratzen dot.
Hau irakurrikeran seguru askok zahartzen nabillenan sentsaziñoa edo depresiñoa dekodala pentseuko dozuela baña kontrako guztixe da dekodana.
Urtiek dire bizixe egunez egun gozetan hasi nintzela, geurkorik bixerko itzi barik. Aurtengo udie be holan joan jat, ezer ein barik itzi izenan damurik barik.
Eta horretara heldu guran nire geurko idatzi guzti hau. Ez eizue galdu denporarik. Itzi margaritieri orrixek kentzieri eta ipiñi bizixeri abenturek. Zalantzan paseuneiko segundu bakarra galduneiko segundue da. Bizixeri segunduek emon gurien gabiz beti baña… hobeto ez al da segundueri bizixe emotie?