Julen Erezuma: 'Ez!'
Ez dakit zer dabilen gertatzen gaur eguneko gizaterixen. Burue galdu dogu. Oiñ urte batzuk, sexu indarkerixek nabarmen ein eban gorantz. Gogoratzen dot, nire hurbilekoakaz horri buruzko alkarrizketa ugari euki nebazala. Ez nengon ados horregaz. Ez eban horrenbeste gorantz egin. Nire ustez beti egon da. Horrenbeste eta gehixau. Baña gitzi ziren salatzen ausartzen zirenak. Eta ez zan horrenbestekoa telebista, egunkari eta abarretan emoten jakon indarra.
Gaur egun, sexu indarkerixen kontrako kanpaina latza dau. Eta halan da be, gertatzen da! Jarraitzen deu!
Oiñ ostera, bortxaketak eta sexu erasoak dire agoz-ago, bolo-bolo dabizenak. Eta lehengo bardiñera noa. Hau be beti gertatu da. Ez da atzotik geurrera aldatu dan geuze bat. Baña oiñ jentie salatzen ausartzen da. Horreri eurre eiten dotzo. Eta holan bileuke beti.
Urte guztixen emoten diren arren holako kontuek, emoten deu, uda sasoie propizioaua dala eraso sexistatarako. Jaixek, mozkorrak, berandurarte gabaz… San Fermiñek dire horren erakusleiho onena. Oso esanguratsue ein jatan, Iruñeako udaletxiek atara eban leloa: eraso sexista bariko jai batzuen alde. Halan da be ez eban ezertarako balixo izen. Zenbat bortxaketa egon dire? Bost lagunen artien neska bat bortxatu eta ekintza hori grabeu? Edo burruka baten zebizela, emakumezko udaltzainari eskue sartu eutzona…
Azkena gure herrixen izen da. Neska batek mutil bat etxera lagundu eta…En fin, odolak irakiten dozt. Baña ez dire gizarteko arazo honen islada baño.
Eraso sexistak ez dire hor hasten. Ez dire bortxaketa baten, titixek edo eperdixe ikutzien geratzen. Eraso sexistak enpresa bateko batzarrien emakumezkoaren ahotsari gizonezkoanari beste garrantzi ez emotien be badauz. Edo soldata ezberdintasunien. Edo ikastolan baztertzen gaituenien…
Oso politxe da Martxoak 8 edo 28-J ospatzie baña gauza horrek aldatu gure badoguz, sustraitzik hasi biher gara. Bide luzie dekogu tamalez eurretik ondiño, baña danon artien, astiro-astiro lortuko dogulakoa dekot. Bitartien… Ez, ez da!