Justizixe danontzat bardiñe dala entzuten dogun arren, danok dakigu ez dala holanik. Bizixen ziher be, edo bizixe bera be ez da danogaz justizi bardiñegaz portetan. Asko dekonak edo inddertsuek emoten deu zorte gehixau dekola eta gitxi dekonak edo ahulek zorte gitxiau edo zorte txarra. Baten batek esango deu zortie bilatu ein biher dala. Izen lei. Baña gauza bat bai bada danontzat bardiñe. Denporie.
Eragin ezberdiñe euki leikeen arren batzuengan eta bestiongan, denporie danontzako doa abiadura bardiñien. Segunduek danontzat dire segundu, minutuek minutu, orduek ordu, egunek egun eta urtiek urte. Ez gaitu bardin konsumiduko edo bardin eragingo, baña danontzat pasetan da denpora bardiñe. Edurregaz pasetan dalez… batzuten ganeko edur kapa hori izoztu eta edurrek beti itxura bardiñe dekola emoten deu, baña horren azpitik edurre urtuz doa errekastoak sortuz menditik behera… behien dagozan laku, pantano, erreka eta abarretara heldu arte. Honek dire itxuraz beti gazte dagozanak… edo zahartzen ez direla emoten dabenak, nahiz eta barrutik, danon moduen, kontsumiten joan denporaren ondorioz.
Beste batzuk ostera, kanpotik barrurantz urtzen dan edurretien modukoak dire, danok ikusten dogu zelan edurre desagertzen doan, zelan zahartzen diren.
Edadien geuzie izengo da nire gaurko zutabie be. Gero ta gehixau begiratzen dodalako iraganerantz. Gero eta oroitzapen eta kontetako gehixau dekodala konturatzen nazenien… Igual horregaitik atsegin dot ni baño zaharrauak, edo askoz zaharrauak direnakaz batzie. Aitxitxe ta Amuma bi ezagutu barik eta beste bixek ondiño nerabe nintzela zendute, aite urrun eta ama be «joanda» dauela, atsegin dot izekonera batu eta gaztetako edo nire umetako kontuek kontetan dostazenien. Edo beren eta Aman gaztetakoak… Atsegin dot Endika tabernara joan eta Enrike eta beren lagunen artien batu, eta euren gaztetako istorixek kontetan dabezenien… Zelako erreztasunegaz ataraten dautsiezan jentieri loturak… Nor zan hau? Hori? Zerekoan alabien gizona. Edo Rosamarin seme nagosixe… Atsegin, telebistan, aitxitxe-amumak euren kontuek kontetan dabezenien… Beste egunien ETBko Herri txiki inpernu handi-n Mendatako herrixe azaldu zanien moduen, eta larogetazak urte eukazan amuma harek bonbaketien kontaketie ein ebanien lez. Emozioneu eiten nabe. Bizitzeko asko daukodala ondiño sentiarazten dostie. Euren bizipenekaz ni osotzen nabelako. Horregaitzik, geur ez dekot zutabe honegaz segundu bakar bat gehixau galtzeko amesik. Banoa kalera segunduek minutu bilakatzen eta orduek egun. Eta zuok bardin ein biher zeunkie! Mosu handi bat danori, eta ondo segidu.