Laugarren Gazte Ekintza egingo da datorren zapatuan gazte gunean. Ping pong eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte 12 eta 18 urte arteko gazteek.
19:00etan da hitzordua gazte gunean. Bertan futbolin zein pin pon txapelketarako izena emateko aukera egongo da. Irabazleek pizza bat izango dute sari eta parte hartzaile guztientzat pintxoak egongo dira.