Urtza Alkorta gaur arratsaldean geratuko da libre
Defentsa abokatuak ipinitako askatasun eskariak aurrera eginda, gaur arratsaldean aterako da Urtza Alkorta Estremerako (Madril) kartzelatik. Alfontso Zenon abokatuak azaldu duenez, baldintza bi ipini dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Alkortari: b...
Defentsa abokatuak ipinitako askatasun eskariak aurrera eginda, gaur arratsaldean aterako da Urtza Alkorta Estremerako (Madril) kartzelatik. Alfontso Zenon abokatuak azaldu duenez, baldintza bi ipini dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Alkortari: batetik, espainiar estatutik ezingo da atera; bestetik, hamabostero joan beharko da epaitegira sinatzera. Ibon Iparragirre eta Asier Badiolaren zigor eskari jaitsieraren helegitea, bestalde, sei hilabete eta zortzi hilabete artean erabakiko da.
ATZOKO ALBISTEA:
Ezarri dioten zigorraren erdia prebentibo moduan bete eta gero, Urtza Alkortaren askatasun eskaera egingo dute bihar goizerako defentsa abokatuek. Alfontso Zenon abokatuak jakitera emon duenez, helegitea jarrita, zapaturako edo gehien-gehienean domekarako kalean beharko luke Alkortak. “Legea betez gero, kanpoan beharko luke.
Asteburuan beteko ditu Urtzak urte bi eta erdi kartzelan. Bost urteko zigorra ezarrita, kanpora atara behar dute”. Bestalde, Ibon Iparragirreri eta Asier Badiolari ezarritako kartzela zigorra be errekurritu egingo dutela adierazi du Zenonek: “Kalteen gaineko zigorra jaistea eskatuko dugu, baina gaitz egongo da horrek aurrera urtetea”.