Herriko hirigintza aztertuko dute bihar lekeitiarrek
Herri hausnarketa prozesuaren baitako arlokako batzarrak aurrera jarraitzen dute. Bihar eguaztena, hirigintza arloa aztertuko da 18:00etan kultur etxean. Aurreko batzarretan 20tik gora lagunek parte hartu dute, eta udalak oraingoan be, herritar guzti...
Herri hausnarketa prozesuaren baitako arlokako batzarrak aurrera jarraitzen dute. Bihar eguaztena, hirigintza arloa aztertuko da 18:00etan kultur etxean. Aurreko batzarretan 20tik gora lagunek parte hartu dute, eta udalak oraingoan be, herritar guztiak animatu ditu batzarrean parte hartu eta bere iritzia partekatzera. Azaroaren 15ean, Hezkuntza eta Haurtzaroaren inguruko batzarra egingo da 18:00etan kultur etxean, eta 19:30ean Ongizatekoak batuko dira.