Lekeitioko herri asanbladak deituta, etxe kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egingo da zapatuan, 13:00etan, Eskolapean. Eguaztenean Donezteben gertatutakoa eta egunero gertatzen diren etxe kaleratze kasuak salatzea da elkarretaratzearen asmoa. Desahu...
Gerediagako A-8 autopistarako sarrera berria dela eta errepide tramu horretan ezarri den tarifa sistema egokia ez dela iritzita mozio proposamen bat aurkezten zion atzo Lekeitioko Bilduk, udalbatzari. Bilduren baiezkoarekin eta PNVren ezezko botoekin...
Okelar bertso paper lehiaketan parte hartu nahi dutenek gaur daukate azken aukera. Gaur da lanak aurkezeteko azken eguna. Bi mailatan parte hartzeko aukera dago: 16 urte artekoak gazteak, eta 17 urtetik gorakoak helduak. Gazteek, hiru bertso edo sei ko...
80 lagun inguru elkartu ziren atzo, Alamedan, hamabost minutuko elkarretaratzea egiteko.
Hilabeteetako lanak emon du fruitua. Bihar aurkeztuko dute Ondarroan eta Lekeition Harrera Elkartea, helburu argi bategaz aurkeztu be: gatazka politikoaren ondorioz dauden preso eta erbesteratu ohiei gaur egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu d...
Abenduaren 1ean den Ihesaren aurkako egunari lotuta, ekimenak egingo dira asteburuan Lekeition. Agurtzane Ormatza sexologoak hitzaldia emongo du barikuan 09:30ean kultur etxean, eta mahai informatiboak eta ikur gorriak jarriko dituzte Aittitta Txiki k...
“Aitte Pireriko ermita, Bizkaiko gotzaingoaren eraikin bat denez, abuztuan Erdi Aroko batzordeko ordezkari bat Ondarroako apaizarengana hurbildu zen horma margotzeko baimena eskatzera. Bilera horretan, Erdi Aroko emakumeekin lotutako irudi bat izango zela azaldu zion, egokia, txukuna eta polita, batzordean aipatu bezala”. Dena dela, udalaren esanetan, horma irudia egingo zuten taldeek ez zuten zehatz azaldu zer zen egingo zutena. “Egunean bertan argituko zen sorpresa bat izango zela esan zuten”. Apaizak bere oniritzia eman zion proposamenari. “Zoritxarrez, muralaren emaitza ez da Erdi Aroko Batzordeak espero zuena izan, ezta onargarria ere, Ondarroako apaiz eta eliztarren ikuspegitik”, adierazi du udalak. “Apaizaren egonezinaz jabeturik, eta bere kabuz murala ezabatzeko asmoa zeukala jakin genuenean, berriro batu ginen berarekin batzordeari emandako konfidantzan huts egin izanagatik barkamena eskatzeko. Era berean, murala udalak berak ezabatuko zuela agindu genion, eta halaxe egin du, Erdi Aroko batzordean pertsona bat izan ezik gainontzeko guztiok ahobatez hartutako erabakiaren ondorioz”. Erdi Aroko batzordeak, bere aldetik, argi utzi nahi izan du murala ezabatzearen arrazoia ez dela izan bertan egiten diren aldarrikapenekin desadostasuna, edota arlo estetikoan egon daitezken ikuspegi ezberdinak. “Bai ordea, Ondarroako apaizari batzorde legez eman genion hitza bete ez izana”, gaineratu du udalak. Erabaki horren aurrean, horma irudia egin duten bi taldeek (7 emakumen [...]
Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren lan bi ikusi ahalko dira gaur eta bihar artean Lekeitioko Euskal Zine Bileraren baitan. Alde batetik, bizitza alaitzeko gatza behar dela erakutsiko du gaur Bidegainek 6 minutu eta 10 segundu iraungo dituen Gatza izeneko sormenezko lanean. Bihar barriz, iraupen bera edukiko duen argumeztuzko film bat estreinatuko du Lekeition. Bazekiten-en, pertsonok, egoera batzuetan zertarako gai garen azalduko du ondarrutarrak. Juan Bidegainen lanagaz gainera, beste hamar lan ikusi ahalko dira gaur 19:30ean Ikusgarrin: Gure arbasoen ogibidea. Egilea: Carlos Iglesias Serrano. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 3’. Cross culture surf, part 1 Lahinch. Egilea: Pello Salaberria Atxa. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 9’24’’. Kutxa Beltza. Egilea: Leire Barturen Torre. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’39’’. Desentxufatuak. Egilea: David Bernues Suarez. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 10’. Gozo eta Hits. Egilea: Mentxu Sesar Iglesias. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’. Gatza. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 6’10’’. Gernika. Egilea: Angel Sandimas. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 12’49’’. Lekeitioko Malkoa. Egilea: Eidabe. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 11’11’’. Lanbroa. Egilea: Mikel zatarain Berasarte. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 5’11’’. Oinaze Egoitzak. Egilea: Asier Sustaeta Zabala. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 9’30’’. Txiki Txoko, berrogei urte. Egilea: Jon Grande Badiola. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 30’.
Gabonetako zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira gaur, barikua, 18:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Zortzi astetan, kinielak jokatuko dituzte astero-astero kantxara irtengo diren 56 pelotariek. Zaletuen gustukoa izango delakoan, aurte...
Herriguneko zirkulazioa arintzea, aparkalekuak optimizatzea, oinezkoei lehentasuna ematea eta gremioei lana erraztea helburu duen plana aurkeztuko du Mutrikuko Udalak astelehenean, 20:00etan, udaletxean. Deialdia herriguneko merkatariei, ostalariei eta...
Lehiaketaz kanpoko lan bat eta Euskal Zine Bilerara aurkeztutako beste hiru film ikusteko aukera egongo da gaur zine bileran. Koldo Leniz lekeitiarraren lanak zabalduko du emanaldia. Lenizen lanak, emakumeek Indian pairatzen duten egoera nabarmentzen d...
Akerbeltz gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute Markina-Xemeingo gazteek, zapatuan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, udaleko Euskara Batzordeak Xemein Astialdi Taldekoekin batera antolatu duten Mihiluze jolasean parte hartzeko deia egin dute gazteek. Halan, eguerdian, plaza barripean batuko dira, jokoan partu nahi duten ume eta nagusiekin. Jolasa amaitutakoan, amaitzen den lekutik bertatik hasiko dute bazkalordura arte luzatuko duten txikiteoa. Bazkaria, 14:30ean izango da gaztetxean, eta bertan parte hartu ahal izateko txartelak, salgai dagoz Buztarri, Erlatx, Uhagon eta Sakris tabernetan 7 eurotan. Lekua mugatua izango dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek. Kontzertua gabean Bazkaldu eta gero, kantu postrea jolasa edukiko dute, betiko modura, baina, oraingoan, barritasun edo ezuztekoren bat be egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Gaztetxean arratsaldea pasatuta, iluntzean, poteoa egingo dute gazteek herrian zehar trikitilariek laguntzagaz. Eta gero, sabelak betetzeko, ogitartekoak eta patatak erosteko aukera edukiko dute gaztetxean, 20:30ean hasita nahi duten ordura arte. Jan edana eginda, ska-rock doinueri tartea egingo diote gazteek. 23:00etan hasiko da Atzenbla taldearen kontzertua. Valentziako (Herrialde katalanak) taldea, disko barria aurkezten dabil Euskal herrian zehar egiten dabiltzan biran, eta zapatuan, geldialdia egingo dute Markina-Xemeinen, Akerbeltz gaztetxea martxan jartzeko. Egunari amaiera emoteko, urteurrenetan ohiko bihurtu den modura karaokea egongo da. Gazte guztiak ospakizunean parte hartzera [...]