Mutrikuko Okelar sariketako bertso paperak aurkezteko azken eguna da gaur
Okelar bertso paper lehiaketan parte hartu nahi dutenek gaur daukate azken aukera. Gaur da lanak aurkezeteko azken eguna. Bi mailatan parte hartzeko aukera dago: 16 urte artekoak gazteak, eta 17 urtetik gorakoak helduak. Gazteek, hiru bertso edo sei ko...
Okelar bertso paper lehiaketan parte hartu nahi dutenek gaur daukate azken aukera. Gaur da lanak aurkezeteko azken eguna. Bi mailatan parte hartzeko aukera dago: 16 urte artekoak gazteak, eta 17 urtetik gorakoak helduak. Gazteek, hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dituzte eta helduek berriz sei bertso. Gutxieneko kopuruak dira aipatutakoak.
Lanak bidaltzeko helbideak hurrengoak dira: posta elektronikoz, mutrikube@gamail.com helbidera. Posta arrunta erabiliz gero, Okelar bertso paper lehiaketa, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea, Barrenkale z/g. 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbidera. Sari banaketa herriko Santo Tomas feria egunean egingo da. Aurten, abenduaren 22an izango da aipatutako feria.