Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren ‘Gatza’ film laburra aurkeztuko dute gaur, Lekeitioko EZBran
Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren lan bi ikusi ahalko dira gaur eta bihar artean Lekeitioko Euskal Zine Bileraren baitan. Alde batetik, bizitza alaitzeko gatza behar dela erakutsiko du gaur Bidegainek 6 minutu eta 10 segundu iraungo dituen Gatza izeneko sormenezko lanean. Bihar barriz, iraupen bera edukiko duen argumeztuzko film bat estreinatuko du Lekeition. Bazekiten-en, pertsonok, egoera batzuetan zertarako gai garen azalduko du ondarrutarrak. Juan Bidegainen lanagaz gainera, beste hamar lan ikusi ahalko dira gaur 19:30ean Ikusgarrin: Gure arbasoen ogibidea. Egilea: Carlos Iglesias Serrano. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 3’. Cross culture surf, part 1 Lahinch. Egilea: Pello Salaberria Atxa. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 9’24’’. Kutxa Beltza. Egilea: Leire Barturen Torre. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’39’’. Desentxufatuak. Egilea: David Bernues Suarez. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 10’. Gozo eta Hits. Egilea: Mentxu Sesar Iglesias. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’. Gatza. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 6’10’’. Gernika. Egilea: Angel Sandimas. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 12’49’’. Lekeitioko Malkoa. Egilea: Eidabe. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 11’11’’. Lanbroa. Egilea: Mikel zatarain Berasarte. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 5’11’’. Oinaze Egoitzak. Egilea: Asier Sustaeta Zabala. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 9’30’’. Txiki Txoko, berrogei urte. Egilea: Jon Grande Badiola. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 30’.
Juan Bidegain zinegile ondarrutarraren lan bi ikusi ahalko dira gaur eta bihar artean Lekeitioko Euskal Zine Bileraren baitan. Alde batetik, bizitza alaitzeko gatza behar dela erakutsiko du gaur Bidegainek 6 minutu eta 10 segundu iraungo dituen Gatza izeneko sormenezko lanean. Bihar barriz, iraupen bera edukiko duen argumeztuzko film bat estreinatuko du Lekeition. Bazekiten-en, pertsonok, egoera batzuetan zertarako gai garen azalduko du ondarrutarrak.
Juan Bidegainen lanagaz gainera, beste hamar lan ikusi ahalko dira gaur 19:30ean Ikusgarrin:
- Gure arbasoen ogibidea. Egilea: Carlos Iglesias Serrano. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 3’.
- Cross culture surf, part 1 Lahinch. Egilea: Pello Salaberria Atxa. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 9’24’’.
- Kutxa Beltza. Egilea: Leire Barturen Torre. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’39’’.
- Desentxufatuak. Egilea: David Bernues Suarez. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 10’.
- Gozo eta Hits. Egilea: Mentxu Sesar Iglesias. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 4’.
- Gatza. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 6’10’’.
- Gernika. Egilea: Angel Sandimas. Ezaugarriak: profesionala, sormenezkoa, 12’49’’.
- Lekeitioko Malkoa. Egilea: Eidabe. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 11’11’’.
- Lanbroa. Egilea: Mikel zatarain Berasarte. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 5’11’’.
- Oinaze Egoitzak. Egilea: Asier Sustaeta Zabala. Ezaugarriak: amateurra, sormenezkoa, 9’30’’.
- Txiki Txoko, berrogei urte. Egilea: Jon Grande Badiola. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 30’.