Akerbeltz gaztetxearen 4. urteurrena ospatuko dute gazteek, zapatuan
Akerbeltz gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute Markina-Xemeingo gazteek, zapatuan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, udaleko Euskara Batzordeak Xemein Astialdi Taldekoekin batera antolatu duten Mihiluze jolasean parte hartzeko deia egin dute gazteek. Halan, eguerdian, plaza barripean batuko dira, jokoan partu nahi duten ume eta nagusiekin. Jolasa amaitutakoan, amaitzen den lekutik bertatik hasiko dute bazkalordura arte luzatuko duten txikiteoa. Bazkaria, 14:30ean izango da gaztetxean, eta bertan parte hartu ahal izateko txartelak, salgai dagoz Buztarri, Erlatx, Uhagon eta Sakris tabernetan 7 eurotan. Lekua mugatua izango dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek. Kontzertua gabean Bazkaldu eta gero, kantu postrea jolasa edukiko dute, betiko modura, baina, oraingoan, barritasun edo ezuztekoren bat be egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Gaztetxean arratsaldea pasatuta, iluntzean, poteoa egingo dute gazteek herrian zehar trikitilariek laguntzagaz. Eta gero, sabelak betetzeko, ogitartekoak eta patatak erosteko aukera edukiko dute gaztetxean, 20:30ean hasita nahi duten ordura arte. Jan edana eginda, ska-rock doinueri tartea egingo diote gazteek. 23:00etan hasiko da Atzenbla taldearen kontzertua. Valentziako (Herrialde katalanak) taldea, disko barria aurkezten dabil Euskal herrian zehar egiten dabiltzan biran, eta zapatuan, geldialdia egingo dute Markina-Xemeinen, Akerbeltz gaztetxea martxan jartzeko. Egunari amaiera emoteko, urteurrenetan ohiko bihurtu den modura karaokea egongo da. Gazte guztiak ospakizunean parte hartzera [...]
Akerbeltz gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute Markina-Xemeingo gazteek, zapatuan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute.
Goizean, udaleko Euskara Batzordeak Xemein Astialdi Taldekoekin batera antolatu duten Mihiluze jolasean parte hartzeko deia egin dute gazteek. Halan, eguerdian, plaza barripean batuko dira, jokoan partu nahi duten ume eta nagusiekin. Jolasa amaitutakoan, amaitzen den lekutik bertatik hasiko dute bazkalordura arte luzatuko duten txikiteoa. Bazkaria, 14:30ean izango da gaztetxean, eta bertan parte hartu ahal izateko txartelak, salgai dagoz Buztarri, Erlatx, Uhagon eta Sakris tabernetan 7 eurotan. Lekua mugatua izango dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek.
Kontzertua gabean
Bazkaldu eta gero, kantu postrea jolasa edukiko dute, betiko modura, baina, oraingoan, barritasun edo ezuztekoren bat be egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Gaztetxean arratsaldea pasatuta, iluntzean, poteoa egingo dute gazteek herrian zehar trikitilariek laguntzagaz. Eta gero, sabelak betetzeko, ogitartekoak eta patatak erosteko aukera edukiko dute gaztetxean, 20:30ean hasita nahi duten ordura arte.
Jan edana eginda, ska-rock doinueri tartea egingo diote gazteek. 23:00etan hasiko da Atzenbla taldearen kontzertua. Valentziako (Herrialde katalanak) taldea, disko barria aurkezten dabil Euskal herrian zehar egiten dabiltzan biran, eta zapatuan, geldialdia egingo dute Markina-Xemeinen, Akerbeltz gaztetxea martxan jartzeko. Egunari amaiera emoteko, urteurrenetan ohiko bihurtu den modura karaokea egongo da. Gazte guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatu dituzte Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek, «betiko modura ondo pasatuko dugu-eta». «Aspaldian faltan botatzen genuen akelarrea biziko dugu barriro», azpimarratu dute.