Hilabeteetako lanak emon du fruitua. Bihar aurkeztuko dute Ondarroan eta Lekeition Harrera Elkartea, helburu argi bategaz aurkeztu be: gatazka politikoaren ondorioz dauden preso eta erbesteratu ohiei gaur egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu d...
Abenduaren 1ean den Ihesaren aurkako egunari lotuta, ekimenak egingo dira asteburuan Lekeition. Agurtzane Ormatza sexologoak hitzaldia emongo du barikuan 09:30ean kultur etxean, eta mahai informatiboak eta ikur gorriak jarriko dituzte Aittitta Txiki k...
Lehiaketaz kanpoko lan bat eta Euskal Zine Bilerara aurkeztutako beste hiru film ikusteko aukera egongo da gaur zine bileran. Koldo Leniz lekeitiarraren lanak zabalduko du emanaldia. Lenizen lanak, emakumeek Indian pairatzen duten egoera nabarmentzen d...
Akerbeltz gaztetxearen laugarren urteurrena ospatuko dute Markina-Xemeingo gazteek, zapatuan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, udaleko Euskara Batzordeak Xemein Astialdi Taldekoekin batera antolatu duten Mihiluze jolasean parte hartzeko deia egin dute gazteek. Halan, eguerdian, plaza barripean batuko dira, jokoan partu nahi duten ume eta nagusiekin. Jolasa amaitutakoan, amaitzen den lekutik bertatik hasiko dute bazkalordura arte luzatuko duten txikiteoa. Bazkaria, 14:30ean izango da gaztetxean, eta bertan parte hartu ahal izateko txartelak, salgai dagoz Buztarri, Erlatx, Uhagon eta Sakris tabernetan 7 eurotan. Lekua mugatua izango dela jakitera emon dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladakoek. Kontzertua gabean Bazkaldu eta gero, kantu postrea jolasa edukiko dute, betiko modura, baina, oraingoan, barritasun edo ezuztekoren bat be egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Gaztetxean arratsaldea pasatuta, iluntzean, poteoa egingo dute gazteek herrian zehar trikitilariek laguntzagaz. Eta gero, sabelak betetzeko, ogitartekoak eta patatak erosteko aukera edukiko dute gaztetxean, 20:30ean hasita nahi duten ordura arte. Jan edana eginda, ska-rock doinueri tartea egingo diote gazteek. 23:00etan hasiko da Atzenbla taldearen kontzertua. Valentziako (Herrialde katalanak) taldea, disko barria aurkezten dabil Euskal herrian zehar egiten dabiltzan biran, eta zapatuan, geldialdia egingo dute Markina-Xemeinen, Akerbeltz gaztetxea martxan jartzeko. Egunari amaiera emoteko, urteurrenetan ohiko bihurtu den modura karaokea egongo da. Gazte guztiak ospakizunean parte hartzera [...]