Indiako emakumeen egoera erakutsiko du Koldo Lenizek Lekeitioko Euskal Zine Bileran
Lehiaketaz kanpoko lan bat eta Euskal Zine Bilerara aurkeztutako beste hiru film ikusteko aukera egongo da gaur zine bileran. Koldo Leniz lekeitiarraren lanak zabalduko du emanaldia. Lenizen lanak, emakumeek Indian pairatzen duten egoera nabarmentzen d...
Lehiaketaz kanpoko lan bat eta Euskal Zine Bilerara aurkeztutako beste hiru film ikusteko aukera egongo da gaur zine bileran. Koldo Leniz lekeitiarraren lanak zabalduko du emanaldia. Lenizen lanak, emakumeek Indian pairatzen duten egoera nabarmentzen du: emakumeen infantizidioa, fetizidioa, etxeko tratu txarrak eta beste egoera larri batzuk. Egoera hau desagertzeko hainbat erakunde ari dira lanean eta hori guztia erakutsiko du lekeitiarrak 54 munutu eta 30 segundo iraungo dituen dokumentalean.
Beste hiru lanak Iban del Camporen Katebegitik, Alberto Bilbaoren Bermeo 1912 eta Irune Gurtubairen The Zealot izango dira.