Harrera Elkartearen aurkezpena egingo da bihar, Ondarroan eta Lekeition
Hilabeteetako lanak emon du fruitua. Bihar aurkeztuko dute Ondarroan eta Lekeition Harrera Elkartea, helburu argi bategaz aurkeztu be: gatazka politikoaren ondorioz dauden preso eta erbesteratu ohiei gaur egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu d...
Hilabeteetako lanak emon du fruitua. Bihar aurkeztuko dute Ondarroan eta Lekeition Harrera Elkartea, helburu argi bategaz aurkeztu be: gatazka politikoaren ondorioz dauden preso eta erbesteratu ohiei gaur egungo gizartean duintasunez bizi eta egokitu daitezen behar duten laguntza emotea. 20:00etan izango dira hitzaldi biak, Ondarroan Kalare Deuna Kofradian (portuan), eta Lekeition, Gaztegunean, lehengo Correos zegoen lekuan.
Elkartasunari neurririk ipini barik, herritar guztien laguntza eskatu nahi izan dute, «egoera latza bizi dutenei laguntza ekonomikoa, etxebizitzak edo lanpostuak bilatzen lagunduz, edo kide gaixoak artatuko dituzten sendagileak aholkatuz».
Elkarteagaz harreman zuzena eskuratu nahi duenak Harrera Elkarteko kideen bidez edo hurrengo telefono eta helbide elektronikoen bidez egin dezake. Bizkaia: bizkaiharrera7@gmail.com; telefonoa: 688 665 647; Gipuzkoa: HarreraTaldea.gipu@gmail.com helbidea; telefonoa: 636 670 104.