Gerediagako autopistako tarifa aldatzeko mozioa onartu du Lekeitioko Udalak
Gerediagako A-8 autopistarako sarrera berria dela eta errepide tramu horretan ezarri den tarifa sistema egokia ez dela iritzita mozio proposamen bat aurkezten zion atzo Lekeitioko Bilduk, udalbatzari. Bilduren baiezkoarekin eta PNVren ezezko botoekin...
Gerediagako A-8 autopistarako sarrera berria dela eta errepide tramu horretan ezarri den tarifa sistema egokia ez dela iritzita mozio proposamen bat aurkezten zion atzo Lekeitioko Bilduk, udalbatzari. Bilduren baiezkoarekin eta PNVren ezezko botoekin onartu zen mozioa. Gerediagako ordainsari berriaren irekieragaz N-634 errepideko trafikoa murrizteko helburua betetzea lortu da Gerediaga eta Iurreta artean, baina Lea-Artibaiko herritarrak ekonomikoki zigortuak izan direla uste du Bilduk. Halanda ze, Gerediagan sartuta errepide barriaren erabiltzaileek 2, 80 euro ordaindu behar dituzte kilometro gutxi batzuk gehiago egiteagatik eta Iurretan sartuta 2,01 euro ordaintzen dira.
Posible da Gerediagako ordainsaritik sartzen diren ibilgailuak Iurretako irteera hartzea, tarte hori doakoa baita, eta barriz be autopistara itzultzea, bidesari txikiagoa ordainduz Iurreta eta Bilbo arteko tartean. Baina, egoera horrek Iurretako biribilgunearen trafikoa pilatzea ekarriko luke, inguruan biltzen den trafiko berregituraketari kalte eginez. Arrazoi horiekgatik, gerediaga eta Iurreta tarteko bidesariak egokitzea eskatu du Lekeitioko Bilduk Lea-Artibai eskualdea ekonomikoki zigortua gerta ez daiten. Iurretan eta Gerediagan kopuru bera ordaintzea da, hain zuzen, Bilduk proposatzen duena.