
#AgertxoPirata dokumentalaren estreinaldia, Berriatuan
Helmugak proiektuko kideek Aspanovasen alde 2020an egindako ekintza solidarioaren dokumentala estreinatuko dute barikuan [otsailak 4], 19:00etan.

HITZA taldea sortu da 32. Lilatoian parte hartzeko
Beste urte batez, lasterketa HITZA taldearekin egiten dutenek kamiseta jasoko dute opari modura. Otsailaren 20a da izena emateko azken eguna. Animatu!

Neurri murriztaileak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du Labik
Neurrien luzapena jasotzen duen dekretua gaur arratsaldean [urtarrilak 28] argitaratuko dute, eta zapatutik [urtarrilak 29] aurrera egongo da indarrean. COVID pasaportearen erabilera ere otsailaren 13ra arte luzatzeko baimena eskatu diete epaileei. Azken horiek martitzenean [otsailak 1] aztertuko dute eskaera.

Maite Lejardi eta Gorka Reiriz: "Gizartea aldatzeko, probretzen ari garenok antolatu beharra dugu"
Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu zapaturako Bilbon eta Iruñean ‘Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu’ lelopean. Mobilizazioak 18:00etan hasiko dira.

Eñaut Elorrietaren kontzertuagaz amaituko da Markina-Xemeingo II. MARKArte jaialdia
Musikari gernika-lumotarrak zapatuan [urtarrilak 29] eskainiko du kontzertua, 19:00etan, Uni frontoian. Sarrerak udaletxeko kutxazainean erosi behar dira; zapatuan Uniko leihatilan egongo dira salgai, 18:00etatik aurrera.

Martxoaren 11 da Peru Abarka Album Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna
Lan sarituaren egileak 2.000 euro jasoko ditu, eta lana album formatuan argitaratuko da. Narrazio lehiaketa ebatzi eta gero abiaraziko dute ilustrazio lehiaketa.

Hiru zauritu Berriatuan gertatutako auto istripuan
Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituztela esan du Ertzaintzak. Istripua Askartzan gertatu da.

EAEko Fiskaltzak ez du egokitzat jo ziurtagiria eremu gehiagotara zabaltzea
Argudiatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurkeztu establezimendu gehiagotara zabaltzeko beharra justifikatzen duen daturik. Orain arte erabili den moduan erabiltzen jarraitzearen alde agertu da.

Ondarroako III. Jose Mari Naberan Herri Krosa martxoaren 20an egingo da
Hiru ibilbide egongo dira aukeran: handia (7.200 metro), ertaina (1.340 metro) eta txikia (380 metro). Ibilbide handia egingo dutenek aurretiaz izena eman behar dute.