Aissa Intxaustik irabazi du Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioetako bat
Lehenengo saioak Urdulizen eta Durangon jokatu ziren atzo [maiatzak 4], eta bertsolari lekeitiarra Urdulizko saioan nagusitu zen. Bikain Urkiri ondarrutarra azken postuan geratu zen Durangoko saioan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasea da Udabarria Bertsotan. Eta fase horretako lehenengo saioak atzo [maiatzak 4] jokatu ziren, Urdulizko kultur etxean eta Durangoko Plateruena Kultur Aterpean. Intxausti 203,5 puntugaz nagusitu zen (sailkapena behean ikusgai).
Durangoko saioan, ostera, Bikain Urkiri Etxebarria bertsolari ondarrutarra aritu zen, eta 145,5 puntugaz, azken geratu zen (sailkapena behean ikusgai). Bi saioetako puntuazio desglosatuak ere argitaratu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Hurrengo saioak maiatzaren 11n jokatuko dira, Diman eta Muxikan. Sarrerak salgai daude.
Urdulizko saioko sailkapena:
- Aissa Intxausti Aburruza: 203,5
- Beñat Bilbao Landa: 178
- Igor Galarza Intxausti: 176
- Jone Larrinaga Dañobeitia: 70,5
- Maider Altuna Urbina: 142,5
- Illart Gamuzio Larrazabal: 141
Durangoko saioko sailkapena:
- Unai Mendiburu Valor: 194,5
- Araitz Katarain Mugarza: 183
- Peru Irastortza Santxo: 176
- Arkaitz Zipitria Mendizabal: 175,5
- Imanol Arrutia Azkueta: 160
- Bikain Urkiri Etxebarria: 145,5