Gabon Saria txapelketako lehenengo kinielak jokatuko dira gaur
Gabonetako zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira gaur, barikua, 18:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Zortzi astetan, kinielak jokatuko dituzte astero-astero kantxara irtengo diren 56 pelotariek. Zaletuen gustukoa izango delakoan, aurte...
Gabonetako zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira gaur, barikua, 18:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Zortzi astetan, kinielak jokatuko dituzte astero-astero kantxara irtengo diren 56 pelotariek. Zaletuen gustukoa izango delakoan, aurten sistema barria jartzea erabaki dute antolatzaileek. Halan, 15 tantuko kinielak lehiatuko dituzte pelotariek, lau mailatan banatuta: umetxoak, gazteak, 2. maila eta 1. maila. Gaurko bikoteak zozketa bidez erabaki dituzte, baina astero aldatzen joango dira. Aurrelariek atzera egingo dute eta atzelariek aurrera, eta horrela, danak danakin eta zenbaki guztiekin jokatuko dute txapelketa. Astero puntuak batzen joango dira pelotariak, eta puntuazio handiena lortzen duten bi aurrelariek eta bi atzelariek, Errege Egunean, finala jokatzea da antolatzaileen asmoa.
BIKOTEAK
Umetxoak
1. Goitia IV-Gorka.
2. Lekube-Diaga II.
3. Adrian-Arrieta II.
4. Olabarria-Danel.
Gazteak
1. Mikel-Collazo.
2. Ibarluzea II-Arrieta.
3. Maza-Unax.
4. Urri-Pagaldai.
5. Goixarri-Fernandez.
6. Goitia II-Peio.
7. Mandiola-Egia.
8. Gotzon-Jon.
2. maila
1. Gandiaga II-Borja.
2. Lander-Aizpitarte.
3. Gaizka-Gandiaga.
4. Retolaza-Diaga.
5. Azka-Ibarluzea.
6. Goenaga-Mandiola II.
7. Antsotegi-Elkoro II.
8. Alex-Makoki.
1. maila
1. Txirtu-Zabala.
2. Aimar-Leke.
3. Barandika-Santi.
4. Meabe-Ubilla.
5. Arbe-Felix.
6. Goitia-Andreu.
7. Antton-Garate.
8. Iturbide-Joakin.