Etxe kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egingo da zapatuan
Lekeitioko herri asanbladak deituta, etxe kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egingo da zapatuan, 13:00etan, Eskolapean. Eguaztenean Donezteben gertatutakoa eta egunero gertatzen diren etxe kaleratze kasuak salatzea da elkarretaratzearen asmoa. Desahu...
Lekeitioko herri asanbladak deituta, etxe kaleratzeen kontrako elkarretaratzea egingo da zapatuan, 13:00etan, Eskolapean. Eguaztenean Donezteben gertatutakoa eta egunero gertatzen diren etxe kaleratze kasuak salatzea da elkarretaratzearen asmoa. Desahuzio gehiagorik ez, sistema hiltzailea lelopean aterako dira lekeitiarrak.
Etxean bere buruaz beste eginda aurkitu zuten 59 urteko gizonezko bat eguaztenean, Donezteben. Etxe kaleratzeekin lotu du gertaera Nafarroako Auzitegiko presidenteak: ezin zion alokairua jabeari ordaindu, itxura denez, eta kaleratzeko agindua indarrean zeukan. 4.200 euro zor zituen.
Lekeition horrelako kasurik balego, zer egin aztertuko dutela esan du herri asanbladak.