Zapatuan Donostiako manifestaziora joateko autobusa egongo da Lea-Artibain
Zapatuan Donostian euskararen alde egingo den manifestaziora joateko autobusa egongo da eskualdean. Lekeition AEK-ko euskaltegian emon behar da izena, Markina-Xemeinen AEK-ko euskategian, Txokoan eta Alarabin eta Ondarroan Zubi Zahar herri ikastolan eta AEK-ko euskaltegian. Lekeitiotik urtengo du autobusak, 15:00etan, Mandaskatik, Markina-Xemeindik pasatuko da 15:30ean, autobus geltokitik, eta Ondarroatik 15:50 inguruan, Zaldupe Zubitik. “Euskaraz bizi nahi baduzu, joan Donostiara”, esan dute deitzaileek.