“Aitte Pireriko ermita, Bizkaiko gotzaingoaren eraikin bat denez, abuztuan Erdi Aroko batzordeko ordezkari bat Ondarroako apaizarengana hurbildu zen horma margotzeko baimena eskatzera. Bilera horretan, Erdi Aroko emakumeekin lotutako irudi bat izango zela azaldu zion, egokia, txukuna eta polita, batzordean aipatu bezala”. Dena dela, udalaren esanetan, horma irudia egingo zuten taldeek ez zuten zehatz azaldu zer zen egingo zutena. “Egunean bertan argituko zen sorpresa bat izango zela esan zuten”. Apaizak bere oniritzia eman zion proposamenari. “Zoritxarrez, muralaren emaitza ez da Erdi Aroko Batzordeak espero zuena izan, ezta onargarria ere, Ondarroako apaiz eta eliztarren ikuspegitik”, adierazi du udalak. “Apaizaren egonezinaz jabeturik, eta bere kabuz murala ezabatzeko asmoa zeukala jakin genuenean, berriro batu ginen berarekin batzordeari emandako konfidantzan huts egin izanagatik barkamena eskatzeko. Era berean, murala udalak berak ezabatuko zuela agindu genion, eta halaxe egin du, Erdi Aroko batzordean pertsona bat izan ezik gainontzeko guztiok ahobatez hartutako erabakiaren ondorioz”. Erdi Aroko batzordeak, bere aldetik, argi utzi nahi izan du murala ezabatzearen arrazoia ez dela izan bertan egiten diren aldarrikapenekin desadostasuna, edota arlo estetikoan egon daitezken ikuspegi ezberdinak. “Bai ordea, Ondarroako apaizari batzorde legez eman genion hitza bete ez izana”, gaineratu du udalak. Erabaki horren aurrean, horma irudia egin duten bi taldeek (7 emakumen [...]
Lehen hipotesiaren arabera, senarrak Araian hil duen Tere Egurrola 65 urteko andrearen hilketa gaitzezteko elkarretaratzea deitu du gaur iluntzerako Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak. Indarkeria sexistari planto lelopean, 19:00etan elkarretara...
Mussche nobela berriko pasarteen irakurraldia egingo du Kirmen Uribek, gaur, 20:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Irakurleak Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Kirmen Uribe bera izango dira. Irakurraldia herritar guztiei zabalik egingo da. Sinopsia (Mussc...
Lekeitiar biren lanak egongo dira ikusgai, gaur, 19:30etik aurrera, Ikusgarrin emongo dituzten Euskal Zine Bilerako emanaldietan. Bilerako bigarren saioan zazpi lan aurkeztuko dituzte. Euskal Zine Bileraren lehiaketaz kanpo aurkeztutako lana da Urko Olazabal eta Xut-ek egindako Lekeitio. Arteak kalean. Zazpi minutuko iraupena duen film horregaz zabalduko da gaurko emanaldia, eta bertan, 2011ko Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren irudiak eta iritziak ikusi ahalko dira. Egileek kale-arteen munduari buruzko hausnarketa egin dute, 23. edizio horretan parte hartu zuten nazioarteko taldeen begirada artistikoak eta sorkuntzak aztertuz. «Artea emozioa dela aldarrikatzen duen dokumentua da», esan dute. Olazabal eta Xut-ek egindako lanak hasiera emoten badio gaurko emanaldiari Eider Etxebeste eta Maialen Kaltzakorta lekeitiarren lanak emongo dio amaiera. Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeko kideek, taldearen hastapenetatik, gaur egun arteko ibilbidea eta borrokak jasotzen dituen dokumentala, Potxuak kaleak hartzen, egin dute. «Urte guzti hauetan gauzatutako ekintza ezberdin ugari islatzen dira», azaldu dute. Gaurko Egitaraua Lehiaketaz kanpo Lekeitio. Arteak Kalean. Egileak: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: dokumentala, 7’. Lehiaketako lanak Arrasate 1936: Emakumea, Gerra eta Errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: dokumentala, 30’. Bertigo Governors. Egilea: David Zabala Erezuma. Ezaugarriak: sormenezkoa, 5’ Erregeak hil. Egilea: Andres Elizondo. Ezaugarriak: sormenezkoa, 1’15’’. Zeinek gehiago iraun. Egilea: Gregorio Muro Harriet. Ezaugarriak: argumentuzkoa, [...]