Lekeitiarrek egindako lanak aurkeztuko dira gaur Euskal Zine Bileran
Lekeitiar biren lanak egongo dira ikusgai, gaur, 19:30etik aurrera, Ikusgarrin emongo dituzten Euskal Zine Bilerako emanaldietan. Bilerako bigarren saioan zazpi lan aurkeztuko dituzte. Euskal Zine Bileraren lehiaketaz kanpo aurkeztutako lana da Urko Olazabal eta Xut-ek egindako Lekeitio. Arteak kalean. Zazpi minutuko iraupena duen film horregaz zabalduko da gaurko emanaldia, eta bertan, 2011ko Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren irudiak eta iritziak ikusi ahalko dira. Egileek kale-arteen munduari buruzko hausnarketa egin dute, 23. edizio horretan parte hartu zuten nazioarteko taldeen begirada artistikoak eta sorkuntzak aztertuz. «Artea emozioa dela aldarrikatzen duen dokumentua da», esan dute. Olazabal eta Xut-ek egindako lanak hasiera emoten badio gaurko emanaldiari Eider Etxebeste eta Maialen Kaltzakorta lekeitiarren lanak emongo dio amaiera. Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeko kideek, taldearen hastapenetatik, gaur egun arteko ibilbidea eta borrokak jasotzen dituen dokumentala, Potxuak kaleak hartzen, egin dute. «Urte guzti hauetan gauzatutako ekintza ezberdin ugari islatzen dira», azaldu dute. Gaurko Egitaraua Lehiaketaz kanpo Lekeitio. Arteak Kalean. Egileak: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: dokumentala, 7’. Lehiaketako lanak Arrasate 1936: Emakumea, Gerra eta Errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: dokumentala, 30’. Bertigo Governors. Egilea: David Zabala Erezuma. Ezaugarriak: sormenezkoa, 5’ Erregeak hil. Egilea: Andres Elizondo. Ezaugarriak: sormenezkoa, 1’15’’. Zeinek gehiago iraun. Egilea: Gregorio Muro Harriet. Ezaugarriak: argumentuzkoa, [...]
Lekeitiar biren lanak egongo dira ikusgai, gaur, 19:30etik aurrera, Ikusgarrin emongo dituzten Euskal Zine Bilerako emanaldietan. Bilerako bigarren saioan zazpi lan aurkeztuko dituzte.
Euskal Zine Bileraren lehiaketaz kanpo aurkeztutako lana da Urko Olazabal eta Xut-ek egindako Lekeitio. Arteak kalean. Zazpi minutuko iraupena duen film horregaz zabalduko da gaurko emanaldia, eta bertan, 2011ko Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren irudiak eta iritziak ikusi ahalko dira.
Egileek kale-arteen munduari buruzko hausnarketa egin dute, 23. edizio horretan parte hartu zuten nazioarteko taldeen begirada artistikoak eta sorkuntzak aztertuz. «Artea emozioa dela aldarrikatzen duen dokumentua da», esan dute.
Olazabal eta Xut-ek egindako lanak hasiera emoten badio gaurko emanaldiari Eider Etxebeste eta Maialen Kaltzakorta lekeitiarren lanak emongo dio amaiera. Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeko kideek, taldearen hastapenetatik, gaur egun arteko ibilbidea eta borrokak jasotzen dituen dokumentala, Potxuak kaleak hartzen, egin dute. «Urte guzti hauetan gauzatutako ekintza ezberdin ugari islatzen dira», azaldu dute.
Gaurko Egitaraua
Lehiaketaz kanpo
- Lekeitio. Arteak Kalean. Egileak: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: dokumentala, 7’.
Lehiaketako lanak
- Arrasate 1936: Emakumea, Gerra eta Errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: dokumentala, 30’.
- Bertigo Governors. Egilea: David Zabala Erezuma. Ezaugarriak: sormenezkoa, 5’
- Erregeak hil. Egilea: Andres Elizondo. Ezaugarriak: sormenezkoa, 1’15’’.
- Zeinek gehiago iraun. Egilea: Gregorio Muro Harriet. Ezaugarriak: argumentuzkoa, 12’.
- Kontaidazu… Egilea: Ariane Irazusta. Ezaugarriak: sormenezkoa, 4’45’’.
- Potxuak kaleak hartzen. Egileak: Eider Etxebeste eta Maialen Kaltzakorta. Ezaugarriak: dokumentala, 20’.