Kirmen Uribek nobela berriko pasarteen irakurraldia egingo du gaur, Bilboko Kafe Antzokian
Mussche nobela berriko pasarteen irakurraldia egingo du Kirmen Uribek, gaur, 20:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Irakurleak Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Kirmen Uribe bera izango dira. Irakurraldia herritar guztiei zabalik egingo da. Sinopsia (Mussc...
Mussche nobela berriko pasarteen irakurraldia egingo du Kirmen Uribek, gaur, 20:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Irakurleak Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Kirmen Uribe bera izango dira. Irakurraldia herritar guztiei zabalik egingo da.
Literaturarako grinaz, elkartasunez gerraren kontra, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraia handiz presoaldian… Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina aldi berean baita larritasuna ere.
Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Eta hortik aurrera, Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte, kontakizunak gatazka garai zail eta gordinetan barrena ibiliko gaitu.