Herriguneko zirkulazioari lotutako plana aurkeztuko du Mutrikuko Udalak astelehenean
Herriguneko zirkulazioa arintzea, aparkalekuak optimizatzea, oinezkoei lehentasuna ematea eta gremioei lana erraztea helburu duen plana aurkeztuko du Mutrikuko Udalak astelehenean, 20:00etan, udaletxean. Deialdia herriguneko merkatariei, ostalariei eta...
Herriguneko zirkulazioa arintzea, aparkalekuak optimizatzea, oinezkoei lehentasuna ematea eta gremioei lana erraztea helburu duen plana aurkeztuko du Mutrikuko Udalak astelehenean, 20:00etan, udaletxean. Deialdia herriguneko merkatariei, ostalariei eta herriko gremioetako ordezkariei egin die udalak.
Funtsean, aurkezpen bilera bat izango da astelehenekoa. “Plaza merkatura etortzen diren baserritarrei ere dei egin diegu, eta herrigunean bizi diren bizilagunen behar bereziei ere erreparatu diegu planaren zirriborroa egituratzean. hala ere, eragin handiena bertan lan egiten dutenengan izango duelakoan gaude, eta lehendabizi haiekin bildu nahi genuke”, adierazi du Joxean Agirregomezkorta Gobernazio buruak.
Horrela bada, asteleheneko bilerara, herriguneko merkatariak, osatalariak eta gremioetako ordezkariak gonbidatu dituzte. “Ezkutitz bana eskuratu diegu, eta guztiengana heltzeko ahalegina egin dugu. Hala ere, arrazoiren batengatik aipatutako talderen bateko norbaitek eskutitza jaso ez balu, bilerara bertaratzeko eskatu nahi nioke hemendik”.
Bileran udalak egin duen planaren lehn zirriborroa erakutsiko diete haren eragin zuzena jasoko duten eragileei. “Plana erakusteaz gain, haien proposamenak entzun eta ekarpenak jaso nahi genituzke“.