Hilean behin egiten dituzte neurketak Nasa kaleko etxebizitzetan
Beharginak lanean zeudenean bi aste bitik behin eta orain hilean behin egiten dituzte Saiatek enpresakoek katak Nasa kaleko etxebizitzetan, Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Azkanengoz joan den astean egin zituzten neurketak, eta kaltetuei kontu arrazoiri...
Beharginak lanean zeudenean bi aste bitik behin eta orain hilean behin egiten dituzte Saiatek enpresakoek katak Nasa kaleko etxebizitzetan, Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Azkanengoz joan den astean egin zituzten neurketak, eta kaltetuei kontu arrazoirik emon barik jarraitzen dute, esan dutenez. «Azkan bi hilabeteetako emaitzarik ez dakigu». Horren aurrean, kaltetuen abokatuak emaitzen barri emoteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baina oraingoz ez da erantzunik jaso.
Bien bitartean, Nasa kaleko dendari ia gehienek buelta egin dute euren saltokietara, eta «pozik» daude horregatik. Urrosolo bitxi denda falta da bakarrik, eta datorren urte hasierara arte, behinik behin, Zubi Zaharraren aurreko lokalean jarraituko du. Edozelan be, Nasa kaleko dendariek «euren poltsikoetatik» ordaindu dituzte saltokietan egindako konponketak. Esan dutenez, Mapfrek obragatik zatitxo bat baino ez die ordaindu.