Gaur hasiko da Kemen Urangaren estradizio eskaeraren epaiketa
Ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du gaur Alamedan; lehen bisita edukiko du bihar preso ondarrutarrak. Londresko Westminsterreko Auzitegiak (Ingalaterra) gaur abiaraziko du Kemen Uranga ondarrutarraren estradizioaz erabakitzeko epaiketa. Bost sen...
Ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du gaur Alamedan; lehen bisita edukiko du bihar preso ondarrutarrak. Londresko Westminsterreko Auzitegiak (Ingalaterra) gaur abiaraziko du Kemen Uranga ondarrutarraren estradizioaz erabakitzeko epaiketa. Bost senide daude Londresen, eta goizean goiz joan dira auzitegira epaiketa ordua zein den jakitera.
Estradizio epaiketaren aurrean, informazio asanblada eta elkarretaratzea egingo dira gaur, Alamedan, 19:30ean, Ondarroako ezker abertzaleak deituta.
Kartzela aldaketa, onartuta
Bestalde, Urangaren abokatuak eskatutako kartzela aldaketa onartu dute epaileek. Era horretan, Thamesmead espetxetik –segurtasun handiko kartzela– Birminganekora eroango dute.
Gainera, senideek lehenengo bisita edukiko dute bihar Thamesmead-eko kartzelan. Orain artean telefonoz baino ezin izan dute berba egin beragaz.