Egia-Iriondo lasterketa, domekan, Ondarroan
Betiko esentziagaz, eta aldaketa bat edo bestegaz. Horrela dator 28. Egia- Iriondo herri lasterketa. Ondarroako Atletismo Taldeak lotuta dauka guztia. Batzuk en- trenatzen legez, antolatzaileek bi hilabete daroez antolaketan. Azkan urteetan parte hartzaile kopuruak eduki duen beherako joerari buelta emon nahian, astebete arinago dator proba. Abenduaren 16an. «Parranda botata be joan daiteke. Gauza polita da, eta danak dira gai Berriatutik Onda- rroara etortzeko, geldi-geldik. Probatu, gustatuko zaizu eta», esan du Orkatz Beitia antolatzai- leak. Aurten lasterketaren sustraietara joan nahi izan dute antola- tzaileek, Egia-Iriondoren jatorrira. Eta horretarako, zer hoberik Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondori berba emotea. Oroitzapenenetan atzera egin, eta 1983 urtera jauzi egin dute as- teon herriko gaztetxoek. Eurekin egon dira, ikasgela ikasgela, bi lasterkariak. Jatorria ezagutzera emonaz ba- tera, Egia eta Iriondogaz argazkia atera ahal izan dute gazteek. «Lasterketara doazenei eskolan eurekin ateratako argazki bana emongo diegu», esan du Beitiak. Alde zaharrean Helmuga atzean lagata, alde zaharra izango da kirol jaiaren testigu. Eta ohitura onak aldatu behar ez direlako edo, txiki zein heldu, podiuma egin ala ez, korrikalari guztiek jasoko dute zer edo zer. Eta zelan ez, lasterketaren sortzaileei orioigarria emongo diete, bai eta Ondarroaren alde lan egin duen herritar bati be. Antolatzaileek, gainera, sorrerako lasterke- [...]
Betiko esentziagaz, eta aldaketa bat edo bestegaz. Horrela dator 28. Egia- Iriondo herri lasterketa. Ondarroako Atletismo Taldeak lotuta dauka guztia. Batzuk en- trenatzen legez, antolatzaileek bi hilabete daroez antolaketan. Azkan urteetan parte hartzaile kopuruak eduki duen beherako joerari buelta emon nahian, astebete arinago dator proba. Abenduaren 16an. «Parranda botata be joan daiteke. Gauza polita da, eta danak dira gai Berriatutik Onda- rroara etortzeko, geldi-geldik. Probatu, gustatuko zaizu eta», esan du Orkatz Beitia antolatzai- leak.
Aurten lasterketaren sustraietara joan nahi izan dute antola- tzaileek, Egia-Iriondoren jatorrira. Eta horretarako, zer hoberik Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondori berba emotea. Oroitzapenenetan atzera egin, eta 1983 urtera jauzi egin dute as- teon herriko gaztetxoek. Eurekin egon dira, ikasgela ikasgela, bi lasterkariak. Jatorria ezagutzera emonaz ba- tera, Egia eta Iriondogaz argazkia atera ahal izan dute gazteek. «Lasterketara doazenei eskolan eurekin ateratako argazki bana emongo diegu», esan du Beitiak.
Alde zaharrean
Helmuga atzean lagata, alde zaharra izango da kirol jaiaren testigu. Eta ohitura onak aldatu behar ez direlako edo, txiki zein heldu, podiuma egin ala ez, korrikalari guztiek jasoko dute zer edo zer. Eta zelan ez, lasterketaren sortzaileei orioigarria emongo diete, bai eta Ondarroaren alde lan egin duen herritar bati be. Antolatzaileek, gainera, sorrerako lasterke- taren istorioa adostu dute azkan egunetan Egia eta Irondogaz, bertsio bat baino gehiago egon badago eta. Hori eginda, lasterketaren ostean, ipuin itxuran ezagutzera emoteko asmoa azaldu dute antolatzaileek. Jai giroan murgilduta, herriko bertsolariek be ipiniko dute gatza eta piperra.
Urtero moduan, Berriatuara ailegatzea ez da arazo bat izango parte hartzaileentzat: autobusa egongo da. 11:00etan urtengo du Zaldupeko Zubitik. Kordeleriaraino joango dira batzuk bidea egiten hasteko, eta beste batzuk tartean-tartean sartzen joan direla jakinda, eskaera bat egin dute lasterketaren ardura- dunek: «Lasterketaren atzeko al- dean sartu». Horrez gain, parte hartzaile guztiei kontuan eduki- tzeko aholkuak emon nahi izan dizkiete:aringa-aringa bidearen eskumako aldetik joatea.