Markina-Xemein eta Ondarroako bibliotekak Iurreta, Durango eta Ermuako bibliotekin elkarlanean, gida bat atera dute liburuen gomendioekin. Negukoa da kaleratu duten lehenengoa, baina, urtean lau gida ateratzea izango dute helburu. Gida bost ataletan banatuta dago. Lehenengo laurak adin tartea kontuan hartuta …
Betiko esentziagaz, eta aldaketa bat edo bestegaz. Horrela dator 28. Egia- Iriondo herri lasterketa. Ondarroako Atletismo Taldeak lotuta dauka guztia. Batzuk en- trenatzen legez, antolatzaileek bi hilabete daroez antolaketan. Azkan urteetan parte hartzaile kopuruak eduki duen beherako joerari buelta emon nahian, astebete arinago dator proba. Abenduaren 16an. «Parranda botata be joan daiteke. Gauza polita da, eta danak dira gai Berriatutik Onda- rroara etortzeko, geldi-geldik. Probatu, gustatuko zaizu eta», esan du Orkatz Beitia antolatzai- leak. Aurten lasterketaren sustraietara joan nahi izan dute antola- tzaileek, Egia-Iriondoren jatorrira. Eta horretarako, zer hoberik Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondori berba emotea. Oroitzapenenetan atzera egin, eta 1983 urtera jauzi egin dute as- teon herriko gaztetxoek. Eurekin egon dira, ikasgela ikasgela, bi lasterkariak. Jatorria ezagutzera emonaz ba- tera, Egia eta Iriondogaz argazkia atera ahal izan dute gazteek. «Lasterketara doazenei eskolan eurekin ateratako argazki bana emongo diegu», esan du Beitiak. Alde zaharrean Helmuga atzean lagata, alde zaharra izango da kirol jaiaren testigu. Eta ohitura onak aldatu behar ez direlako edo, txiki zein heldu, podiuma egin ala ez, korrikalari guztiek jasoko dute zer edo zer. Eta zelan ez, lasterketaren sortzaileei orioigarria emongo diete, bai eta Ondarroaren alde lan egin duen herritar bati be. Antolatzaileek, gainera, sorrerako lasterke- [...]
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua ailegatu dela eta, batzar ireki bat egongo da datorren abenduaren 29an kultur etxean. Ez da ohiko batzar bat izango, ahalik eta erarik parte hartzailean, herriaren inguruan landu beharreko gaien zerrenda danen artean adostu eta hausnartuko dela …