Liburuen gida atera dute Markina-Xemein eta Ondarroako bibliotekek
Markina-Xemein eta Ondarroako bibliotekak Iurreta, Durango eta Ermuako bibliotekin elkarlanean, gida bat atera dute liburuen gomendioekin. Negukoa da kaleratu duten lehenengoa, baina, urtean lau gida ateratzea izango dute helburu. Gida bost ataletan banatuta dago. Lehenengo laurak adin tartea kontuan hartuta …
Markina-Xemein eta Ondarroako bibliotekak Iurreta, Durango eta Ermuako bibliotekin elkarlanean, gida bat atera dute liburuen gomendioekin. Negukoa da kaleratu duten lehenengoa, baina, urtean lau gida ateratzea izango dute helburu. Gida bost ataletan banatuta dago. Lehenengo laurak adin tartea kontuan hartuta banatu dituzte, eta azkena gai bateri lotuta joango da, oraingoan Siria da aukeratu dute.
Gomendioak
Familientzako gomendioak, lehen hitzak, umeei begira egindakoak, eta helduentzako aukerak aurkitu daitezke gidan. Familiei dagokionez, lau gomendio emon dituzte bibliotekek: Itziar Zubizarreta eta Aitziber Alonsoren Jolas-molas: jolasean aritzeko poematxoak eta kantuak, Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Batbirulau!, Maja Pitamic-en EnseƱame a hacerlo sin tu ayuda, eta Hazi hezi: etxerako heziketa aldizkaria.
Lehen hitzen atalean, Emile Jadoulen Kili-kili, Severine Cordier eta Cynthia Lacroixen Irudidun hiztegia, Yasushi Murakiren Amatxo eta ni eta Baptiste Amsallem eta Loic Dauvillierren Dino y Pablo: juagos prehistoricos proposatu dituzte.
Ume eta helduen ataletan, eta Siria gaia lantzeko, zortzina aukera luzatu dizkiete irakurleei bibliotekek.