Lekeitiori buruz erabakiko dute herritarrek batzar zabalean
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua ailegatu dela eta, batzar ireki bat egongo da datorren abenduaren 29an kultur etxean. Ez da ohiko batzar bat izango, ahalik eta erarik parte hartzailean, herriaren inguruan landu beharreko gaien zerrenda danen artean adostu eta hausnartuko dela …
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua ailegatu dela eta, batzar ireki bat egongo da datorren abenduaren 29an kultur etxean. Ez da ohiko batzar bat izango, ahalik eta erarik parte hartzailean, herriaren inguruan landu beharreko gaien zerrenda danen artean adostu eta hausnartuko dela azaldu dute Lekitto Bixirik-eko kideek. Azken aldian, Lekeitioko kaleetan zehar, eragile ezberdinen irakurketetan zein norbanako askoren ahotan edo ekintzetan eraldaketa haizea sumatu daitekeela ikusi dute Lekitto Bixirik herri eragiletik, eta ikuspegi horretara batu dira eurak be. Herriak bizi duen egoera sozio-ekonomikoari irtenbidea emoteko lan filosofia aldatu behar zutela erabaki zuten, eta dinamika barriaren lehen urrats modura, eta herritarrek duten ikuspegia jaso ahal izateko, galdetegi bat zabaldu dute herritarren artean. Galdetegian jasotako ideia eta eskakizunei kasu eginez, datorren abenduaren 29rako, batzar ireki bat deitzea proposatu dute. Batzarra, 18:00etatik 20:00etara egingo da Kultur Etxeko Txitxin Tokian.