2003an Uematik atera zen Lekeitio, sententzia bat tarteko. Baina Uemako estatutuetan emandako egokitzapenei esker, berriro be Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea bizirik dago. Momentuz Lekeitio Ueman sartzeko erabakia publiko egin da eta orain Ueman bertan berretsiko da erabakia.
Lekeitio berriro be Ueman sartzearekin, e
uskararen normalkuntzara begira egiten den lana indartuta ateratzea da erabaki horren helburu nagusia. Herriko euskara zerbitzuak, eskualde eta nazio mailako plangintzekin koordinazioan arituko da, euskararen normalkuntzara begira egiten diren egitasmoak ikuspegi integralago batetik eginez.