Alamedak azul kolorea hartu du gaur (martitzena) arratsaldean. Alameda beteren aurrean, herritarrek Plaiko Zubia bete dute, zubi harresiarekin. Ondoren, txistu eta irrintzi artean, herritarrek kalejira egin dute. Dantzak be egin dituzte.
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 5. EGUNA [nggallery id=41]
Goizeko kronika
10:30 inguruan, Turrun hotsa entzun da Ondarroan; izan be, Iurretatik Ertzaintzaren zortzi furgoi atera direla jakin eragin dute Alamedan. Orduan, jendeak herri harresia osatu du zubian. Dena den, alarma faltsua izan dela baieztatu dute orain; hori dela eta, herri harresia desegin egin dute. Halanda be, adi daude oraindik; beraz, alarma piztuta dago.
Bestalde, Lakuako Segurtasun sailburuorde Josu Zubiagak adierazi du Ertzaintzak, «denon hobebeharrez», Ondarroako Aske Gunea «era baketsuan» hutsarazi behar duela. Polizia autonomikoak epaileen aginduak beteko dituela nabarmendu du, «bere betebeharra delako».
Gertaera barriren bat izanez gero, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak zuzenean emongo du horren barri. Gainera, Twitter bidez be, etengabeko eguneraketak egingo ditu egunkariak.
Tarteka, zuzeneko konexioak:
http://www.ustream.tv/channel/leaartibaietamutriku
Goizaldean gertatutakoa (astelehenetik martitzenera):
Goizaldean Ertzantzaren furgoneta bat inguruan zebilela-eta, Aske Guneak zubi harresia osatzeko deia egin du. Denbora tarte oso txikian Ertzantzaren furgoneta koartelean sartu dela baieztatu dute (02:00).
Goizaldean egindako zubi harresia desegiten (bideoa)Bigarren zubi harresia 05:00etan egin da.07:00etan piztu da hirugarren alarma gorria. Antxoaren turrunak jo eta minutu gutxira, zubi harresia eraikitzeko deia egin da. Aske Guneak bosgarren eguna zubi harresia eraikiz hasi du. “Primeran! Oson ondo ari zarete erantzuten; gertatzen dena gertatuta ere, Ertzaintzak ez du Urtza erraz atxilotuko!”, esan dute bozgorailuek.
Eguneko ekimenak lotzen jarraitu dute Aske Gunean bildutako herritarrek.
Orokorrean, aurreko egunetan baino jende gehiago batu da gaur (astelehen-martitzen gaua). Bada, Aske Guneko antolakuntza pozik dago eta herritarrei Ondarroara gerturatzeko egindako deiak “erabateko” erantzuna eduki duela esan dute.
Aske Guneko lehenengo eguna, bideoanBigarren eguna, bideoan
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.