Antxustegi atun-ontzi ondarrutarra Bilboko Itsasadarra Itsas Museotik bere bildumatik kentzeko hartutako erabakiari aurre egitea erabaki du EH Bilduk.
Hain zuzen ere, Estitxu Breñas Gonzalez de Zaratek, EH Bildu taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile ordeak, eta indarrean dagoen araudiari jarraiki,
museoari bere bildumatik ez kentzeko eta
legez babesteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean eztabaidatua izan dadin.
«
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko patronatuak 2014ko maiatzaren 14an Antxustegi itsasontzia bildumatik baja eman eta kanpo erakusketatik kentzeko hartutako
erabakia ulertezina da. Kontutan izatekoa da, batetik Antxustegi baxurako egurrezko euskal arrantza-itsasontzi zaharrena dela, eta bestetik, familiaren nahi adituen argudioak, berau babesteko neurriak lehenbailehen abiatzeari funtsezkoa deritzogu, gure ondarerako duen balio handiagatik», nabarmendu du Estitxu Breñas Gonzalez de Zaratek.
Hori guztia kontutan izanda, Antxustegi txaluparen kasua Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean eztabaidatua izan dadin eskatu du EH Bilduk.
Alde batetik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jarularitzari Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Patronatuak Antxustegi itsasontzia bere bildumatik erretiratzeko hartutako erabakia baztertu eta berau bertan behera uzteko bitartekaritza abiatu dezala eskatuko dute Kultura Batzordearen aurrean.
Beste alde batetik, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Antxustegi itsasontzia museoko bildumatik erretiratzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko beharrezkoak diren ekimen guztiak babesteko eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean. Hain zuzen ere, Estitxu Breñas Gonzalez de Zaratek, EH Bilduren izenean, bere eskaeren behar artean horretan konprometitu dadila eskatuko dio Eusko Legebiltzarrari.
Azkenik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari Antxustegi itsasontzi ondarrutarraren etorkizuna bermatzeko beharrezkoak dituen mantentze zein birgaitze lanak egiteko beharrezkoak diren ekimen guztiak bultzatu eta baliabideak berma ditzala ere eskatuko dute.